Devan Nair | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1981eko urriaren 23a - 1985eko martxoaren 28a ← Benjamin Sheares - Wee Kim Wee →
1979ko otsailaren 10a - 1981eko urriaren 13a ← P. Govindaswamy (en) - J. B. Jeyaretnam (en) → Barrutia: Anson Single Member Constituency (en)
1964ko maiatzaren 18a - 1969ko martxoaren 20a Barrutia: Bungsar (en) Hautetsia: 1964 Malaysian general election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Jasin (en) , 1923ko abuztuaren 5a | ||||||
Herrialdea | Singapur Malaysia | ||||||
Heriotza | Hamilton, 2005eko abenduaren 6a (82 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Hamilton | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Victoria School (en) | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | hinduismoa | ||||||
Alderdi politikoa | People's Action Party (en) Malaysiar Alderdi Komunista Democratic Action Party (en) People's Action Party (en) |
Chengara Veetil Devan Nair (Jasin, Malaka, 1923ko abuztuaren 5a – Hamilton, Kanada, 2005eko abenduaren 6a) singapurtar sindikalista eta politikaria izan zen. Singapurreko 3. presidentea izan zen 1981etik 1985era.
Malakan jaio zen indiar jatorriko familia batean. 1933an Singapurrera aldatu ziren. Irakasle gisa lan egin zuen eta 1949an irakasleen sindikatuko idazkari nagusi izendatu zuten. Malaysiako Alderdi Komunistan afiliatu zen eta britainiar kolonialismoaren aurka borrokatu zuen.
Malaysiaren independentziaren ondoren, parlamentuko kide izan zen. Politikan eta sindikalismoan jarraitu zuen, 1965ean Singapur Malaysiako Federaziotik kanporatu ondoren. Herrialdeko hirugarren presidente izan zen 1981 eta 1985 artean.