Devorà Ascarelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, XVI. mendea |
Bizilekua | Erroma |
Heriotza | Erroma, XVII. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera Medieval Hebrew (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta itzultzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Devorà Ascarelli jatorri judua zuen XVI. mendeko idazlea eta olerkaria izan zen. Ziur aski lehen emakume judua izan zen bere liburuak inprimatuak ikusi zituena.[1]
Devorà Ascarelli Erroman XVI. mendean jaio zen. Emakume kultua, Mosé da Rieti (1388 - c. 1466) errabino hebraieraren Mahon Hassoalim poesien bilduma italieraz itzuli zuen; liburu hori Venezian (1602, 1609) argitaratu zen.
Orain gutxi arte ez zen ezagutzen jaiotzez Devora Ascarelli Devora Corcos zela. Corcos familia sefardi jatorriko familia erromatar indartsua zen. Anaia, Lazaro Corcos bankaria, Gregorio Boncompagni izenaz ezaguna, 1581ean Gregorio XIII.aren Boncompagni abizena hartu zuen, batailatua izan ondoren. Aita, Salomone Corcos bankaria, baita ere kristautu zen, Ugo Boncompagni izena hartuz.
Debora Ascarelli Isaac Goiosorekin ezkondu zen lehen aldiz eta, bigarrenez, Joseph Ascarelli-rekin. Bederatzi seme-alabak izan zituen. Nahiz eta bere familiaren beste senideen konbertsioa ezagutu, ez zuen urrats hori eman nahi izan, ezta ere bere lau seme gazteenak batailatuak izateko 1604an bahituak izan zirenean.[2]