Diastereoisomero

Kimika eta biokimikan diastereoisomero esatean zaio molekula baten enantiomeroa ez den estereoisomeroari, hots, ispilu-irudi harremana ez dutenei. Halaber, karbono asimetriko asko dituzten konposatu organikoetan, konfigurazio esteriko desberdinek era dezaketen isomeroetako bakoitzari esaten zaio. Isomero optikoek ez bezala, diastereoisomeroek ezaugarri fisiko desberdinak dituzte eta ohiko analisi-teknikez bereiz daitezke[1].

Adibidez, azido tartarikoak [HOOCCH(OH)CH(OH)COOH] bi forma optikoki aktibo ditu, destro eta lebo, eta aktibitate optikorik ez duen meso forma bat (azido mesotartarikoa). Aktibitate optikoa duten bi formen fusio-puntua 187 °C-koa da eta meso formarena 143 °C-koa[2].

Azido destro-tartarikoa Azido lebo-tartarikoa Azido mesotartarikoa



Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  2. (Ingelesez) «diastereoisomer | Definition, Example, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).