Diklorofenol | |
---|---|
Mota | Klorofenol |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 25167-81-1 |
ZVG | 34980 |
Diklorofenola konposatu organiko aromatikoa C6H4Cl2O formula duena, fenol kloratuen familikoa. Sei isomero ditu: 2,3-diklorofenola, 2,4-diklorofenola, 2,5-diklorofenola, 2,6-diklorofenola, 3,4-diklorofenola eta 3,5-diklorofenola. Guztiak solido zurixkak dira[1].
Diklorofenolak sintesi organikoan usatzen dira erreakzio-bitarteko gisa. Guztietan erabiliena 2,4-diklorofenola da azido 2,4-diklorofenoxiazetiko herbizida ezaguna sintetizatzeko lehengaietako bat baita[2].
Dikllorofenolak fenola kloroarekin kloratuz sintetizatzen dira. Isomeroen banaketa molda daiteke erreakzio-baldintzak kontrolatuz[3].