Dionisio Ridruejo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dionisio Ridruejo Jiménez |
Jaiotza | El Burgo de Osma-Ciudad de Osma, 1912ko urriaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1975eko ekainaren 29a (62 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, politikaria eta autobiografialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Consejo Nacional de FET y de las JONS (en) ![]() Dibisio Urdina |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
![]() ![]() | |
![]() |
Dionisio Ridruejo Jiménez (Burgo de Osma, Soria, 1912ko urriaren 12a - Madril, 1975eko ekainaren 29a) espainiar politikari frankista eta idazlea izan zen.
Primo de Rivera falangistaren lehen jarraitzaileetako bat izan zen, eta politika kargu batzuk bete zituen frankistak nagusitu ondoren. 1940. urtean Escorial aldizkaria sortu zuen eta 1942tik aurrera “División Azul” izenekoan, Sobietar Batasunaren aurkako espainiar gudarostean, parte hartu zuen. Poeta falangista nagusia izan zen bere garaian, baina 1951n frankismotik urrundu eta kartzelan sartu zuten erregimenaren aurkakoa zelako. 1960. urtetik aurrera sozialdemokraziaren inguruko joerak aldeztu zituen eta erbestean egon zen 1962-1964 urteetan. Poesiaz gainera, saiakera eta oroitzapen liburuak ere argitaratu zituen.