Distribuzio-koadroa, koadro-elektrikoa edota kaxa-elektrikoa instalazio elektriko bateko osagarri nagusienetako bat da, fusible, etengailu magnetotermiko eta etengailu diferentzialen bidez zirkuituaren atal bakoitza babesten du. Instalazio elektriko batean gutxienez distribuzio-koadro bat badago, etxebizitza gehienetan bezala, distribuzio-koadro honetatik argindarra beste bigarren mailako distribuzio-koadro bat edo gehiagotara banatu liteke, lantegi, tailer eta merkataritza-gune askotan jazotzen den legez.