Disturbia (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Disturbia |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, Slasherra, teen film (en) , thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | D.J. Caruso (en) |
Gidoigilea(k) | Christopher Landon (en) Carl Ellsworth (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joe Medjuck |
Konpainia ekoizlea | DreamWorks The Montecito Picture Company (en) |
Edizioa | Jim Page (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Geoff Zanelli |
Argazki-zuzendaria | Rogier Stoffers (en) |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
disturbia.com | |
Disturbia, 2007ko D. J. Caruso estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko thriller film bat da. Shia LaBeouf, David Morse, Sarah Roemer eta Carrie-Anne Moss aktoreek antzeztu zuten.
Bere aita auto istripu batean hil ondoren, Kale Brecht (Shia LaBeouf) nerabearen izaera barnerakoia, desatsegina eta bakartia bilakatu da, eta bere aita zena iraindu duten gertakari baten ondorioz gaztelaniazko irakaslea erasotu eta zigor gisa denboraldi bat bere etxetik atera gabe egotea derrigortu dute.
Julie (Carrie-Anne Moss) amak familia aurrera ateratzeko gau eta egun lan egiten du, baina trukean axolagabetasuna besterik ez du jasotzen. Kalek etxean sartuta bere onetik aterako dela sentitzen du eta azkenean bakartasunean ez aspertzeko bere gelako lehiotik auzoko bizilagunen egunerokotasunaren xehetasun guztiei so egiten dien kuxkuxero bat bilakatuko da. Egun batez, Rober Turner (David Morse) bizilaguna serieko hiltzaile bat ote den susmatzen hasiko da, egia izango ote da ala bere derrigorrezko itxialdiaren ondorioz sorturiko irudipena besterik ez?