Dniprova Txaika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zelenyi Yar (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Hermanivka (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Baikove Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Feofan Vasylevskyj (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() ![]() |
Liudmyla Oleksiivna Vasylevska[1], jaiotzez Berezina (ukraineraz: Людмила Олексіївна Василевська (Березіна); Karlivka (Zeleny Jar), 1861eko azaroaren 1agreg./urriaren 20ajul. – Hermanivka, 1927ko martxoaren 13a), Dniprova Txaika (euskaraz: «Dnieperreko Kaioa») izengoitiaz ezagunagoa, ukrainar idazle, itzultzaile eta irakaslea izan zen[2].
Liudmyla Berezina Karlivka herrixkan jaio zen 1861ean. Aita errusiar apaiz ortodoxoa zuen eta ama, berriz, ukrainarra[2]. Odesako ikastetxe pribatu batean ikasi zuen. Irakasle partikular gisa lan egin zuen eta gero herriko eskolan eta bigarren mailako ikastetxean irakatsi zuen. Ukrainako folklorea bildu zuen, besteak beste abesti herrikoiak. 1885ean Feofan Vasylevsky ukrainar historialariarekin ezkondu zen. Ukrainar abertzaletasuna Errusiako Inperioan zapalduta zegoenez, senar-emazteak poliziaren zaintzapean egoten ziren sarritan eta, 1905ean, Vasylevskaren idazlanak konfiskatu ziren[3].
Bere lehen poemak eta ipuinak ukrainar aldizkarietan argitaratu ziren. Haurrentzako poemak eta maitagarri-ipuinak eta Mykola Lysenkoren haurrentzako opereta batzuen libretoak idatzi zituen. Poesia ukraineraz zein errusieraz sortu zuen, eta suedierazko eta errusierazko literatura itzuli zuen ukrainerara[3].
Seme-alabak hazi zirenean, Vasylevska senarrarengandik banandu zen[3]. Hermanivka herrian hil zen, 65 urte zituela[2]. Bere idazlanen bilduma bat 1929an argitaratu zen eta beste bat 1931n[2].
2011n, Dniprova Txaikaren jaiotzaren 150. urteurrenean, bere irudia daraman oroigarrizko txanpon bat sortu zuten Ukrainan[4].