Do the Right Thing (euskaraz Egin Ezazu Behar Duzuna) 1989 urtean Spike Leek zuzendutako filma da. Film hau askotan historiako ehun film onenen artean sailkatzen dute[1].
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Brooklyngo Bedford-Stuyvesant auzo txiroan familia batzuk bizi dira: afroamerikar batzuk, hispanoak, hegokorear merkatariak eta pizzeria bat duen italiar familia bat.
Mookie (Spike Lee) auzoko pizza banatzailea auzoaren bizitzaren lekuko eta narratzailea da, New Yorkeko uda beroan sortzen diren arrazagatiko gatazkak ikusten dituena.