Donostia Gipuzkoa Basket SAD | ||||
---|---|---|---|---|
Ligak | ACB | |||
Sorrera | 2001 | |||
Historia | Datac GBC (2001–2002) Bruesa GBC (2004–2009) Lagun Aro GBC (2009–gaur egun) | |||
Bazkideak | 7.600 | |||
Pabiloia | Illunbe 11.000 leku | |||
Kokapena | Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria | |||
Taldearen koloreak | Zuria, urdin iluna, urdina | |||
Lehendakaria | Nacho Núñez | |||
Entrenatzailea | Marcelo Nicola | |||
Txapelketak | 1 LEB Oro | |||
Webgunea | www.gipuzkoabasket.com | |||
Uniformeak | ||||
|
Donostia Gipuzkoa Basket Donostiako eta Gipuzkoako saskibaloi talde nagusia da, kirol sozietate anonimo gisa eratua, 2019/2020 denboraldiaz geroztik LEB Oro jokatzen duena.
2001. urtean Gipuzkoako erakunde eta Miguel Santos kirolari-ordezkariaren eskutik jaio zen taldea da, Donostiako Gipuzkoa Basket izenarekin.
Bere lehenengo urtean, 2001-02 denboraldian, LEB-2 ligan zegoela, Datac informatika denden babesa izan zuen. 11. postuan gelditu zen, baina babesa aurkitzeko arazoen ondorioz, Miguel Santosek hurrengo denboraldia ez jokatzea erabaki zuen.
Bi urte geroago, Bruesa eraikuntza-enpresa eta Kirolgi Gipuzkoako kirol fundazioaren babesarekin LEB-2 ligan parte hartu zuen, Porfirio Fisac entrenatzailearekin.
2004-05 denboraldian LEB-2 ligako bigarren postuan postuan gelditu zen liga-erregularrean, baina igoerako play-offeko final-laurdenetan kanporatua izan zen. Halere, LEB Oro ligara igo zen CB Ciudad de Algecirasi postua erosi ondoren. Horretarako, 144.000 euro ordaindu behar izan zituen.
Bere LEB ligako lehengo urtean liga erregularreko 5. postuan gelditu zen eta ondorioz igoerako play-offak jokatu ahal izan zituen. Han, 3-0 emaitzarekin irabazi zion Drac Inca eta CB Leóneri. 2006ko ekainaren 1ean Polaris Murciari irabazi eta LEB ligako txapelduna izan zen eta ondorioz ACB ligara igo zen.
2006ko uztailean, ACB ligako arauei kasu eginez, Gipuzkoa Basket Club izena San Sebastián Gipuzkoa Basket Club izenaren ordez aldatu behar izan zuen. 3.000 lagunentzako eserlekuak zituen pabilioian jokatzen bazuen, maila igoerari esker 8.000 bazkide bildu zituen eta handik aurrera 11.000 lagunentzako eserlekuak dituen Illunbeko zezen-plazan jokatzen hasi zen.
2006-07 denboraldia ACB ligan jokatu ondoren 18. postuan gelditu zen eta LEB ligara jaitsi zen.
2007-08 denboraldia LEB ligan jokatu zuen oro har 3. postuan geldituz (24 garaipen eta 10 porrot) eta ACB ligara igo zen Teneriferen aurka jokatutako play offean irabazi ostean. Ordutik ACB ligan mantendu da.
Denboraldi onena 2011-12 izan zuen, ACB Ligan bosgarren egin baitzuen eta hurrengo urterako Eurocup txapelketara sailkatu baitzen. Dirulaguntzetan baina mozketa handia izan zuen eta babesle indartsurik aurkitu ezinean uko egin behar izan zion Europan jokatzeari. Kirol maila ere nabarmen jaitsi zen hurrengo urteetan. Ligako azken postuetan ibiltzera pasa zen eta batzuetan bulegoetan lortu behar izan zuen mantentzea, beste talde batek diru arazoei aurre egin ez izanagatik. 2016an maila galdu zuen baina 2017an LEB Oro ligan lehenengo postua eskuratu ondoren ACB Ligara itzuli zen. ACB Ligan beste bi denboraldi eman ostean LEB Orora jaitsi zen berriro ere (2019/20) eta 2020ko pandemiak txapelketa eten zuenean sailkapenaren buruan zegoelarik Carraminbre Valladolid taldearekin batera, ondorengo denboraldian (2020/21) ostera ere ACBn jokatzeko eskubidea lortu zuen. Sailkapeneko azken postuan gelditu, ordea, eta LEB Orora itzuli da 2021/22 denboraldian.
Urtea | Liga | ACB Kopa | Besterik |
---|---|---|---|
2001-02 | LEB 2: 11.a | ||
2002-03 | ez | ||
2003-04 | ez | ||
2004-05 | LEB 2: 5.a | LEB 1: final 1/2 | |
2005-06 | LEB 1: 1.a | ||
2006-07 | ACB, 18.a | ||
2007-08 | LEB Oro: 2.a | Printze Kopa: final 1/2 | |
2008-09 | ACB, 12.a | ||
2009-10 | ACB, 14.a | ||
2010-11 | ACB, 14.a | Euskal Kopa: 2.a | |
2011-12 | ACB, 5.a | final 1/4 | Euskal Kopa: 2.a |
2012-13 | ACB, 17.a | ||
2013-14 | ACB, 10.a | ||
2014-15 | ACB, 17.a | ||
2015-16 | ACB, 18.a | ||
2016-17 | LEB Oro, 1.a | Euskal Kopa: 2.a | |
2017-18 | ACB, 13.a | ||
2018-19 | ACB, 17.a | ||
2019-20 | LEB Oro, 1.a | Printzesa Kopa: 1.a | |
2020-21 | ACB, 19.a | Euskal Kopa |
Donostia Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jokalariak | Entrenatzaileak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Jokalariak – Transakzioak |
|