Donovan's Reef | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | Donovan's Reef |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, komedia erromantikoa eta ekintza-filma |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kauai eta Paramount Stage 1 (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Ford |
Gidoigilea(k) | James Edward Grant Edmund Beloin James A. Michener Frank S. Nugent |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Ford |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Otho Lovering (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Cyril J. Mockridge |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Polinesia Frantsesa |
Donovan's Reef (euskaraz Donovanen Uharria) 1963ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. John Wayne, Lee Marvin, Jack Warden eta Elizabeth Allen aktoreek antzeztu zuten.
Bai Hego Euskal Herria nahiz Ipar Euskal Herrian Irlandarraren Taberna izenburuaz zinemaratu zen. Filma berez Frantziar Polinesian girotua egon arren, Hawaii uhartedian dagoen Kauai uhartean filmatu zen.
Frantziar Polinesia. Haleakaloha uhartean Michael Patrick "Guns" Donovan (John Wayne) eta Thomas Aloysius "Boats" Gilhooley (Lee Marvin) AEBtako Itsas Armadako bi soldadu beterano ohientzat bizimodua atsegina eta patxadatsua da: denbora guztia tabernan igaro ohi dute, elkarrekin eztabaidatu eta borrokatuz, modu horretan bizimodu tropikalaren monotoniatik ihesi eginez. Paradisu honetara Bostongo Amelia Dedham (Jacqueline Malouf) emakume zorrotza bere aitaren (Jack Warden) bila iritsiko da.