Dontzeila laranja | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Melitaeini |
Generoa | Melitaea |
Espeziea | Melitaea didyma Esper, 1778 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | plantain, Veronica, Verbascum, Stachys, Valeriana, Artemisia, Carduus, Scrophularia, Teucrium, mountain clover (en) , Digitalis obscura, Ekilore, Melampyrum, Ezpata-plantain, Igitai-belar arrunt, Scabiosa, Althaea, Plantain handi, Belar bedeinkatu, Veronica persica, Anarrhinum orientale eta Stachys recta |
Dontzeila laranja (Melitaea didyma) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Nymphalidae familiako tximeleta bat da.
Europan erdi eta hegoaldean aurkitzen da, Afrikan Mediterraneoko kostaldean eta Asian Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Asian, Txinan eta Mongolian aurkitzen dugu[1].
Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-42 mm-ko hegal zabalera dituena. Kolore laranja biziko tximeleta da, orbain marroi ilunak hainbat lerro osatuz dituena. Lerro ilun horien kopurua eta zabalera aldakorra da aletik alera[2]. Emeak handiagoak izan ohi dira eta kolore laranja ahulagoa dute, marroiz edo grisez estaliak batzutan[3].
Azpialdean aurreko hegalak laranjak dira eta atzekoak zuriak lerro laranjekin.
Gorputzez zuria eta laranja da eta ile mototsez estalita du.
Negua beldar gisa igarotzen du eta martxotik urrira ikusten da tximeleta. Bi edo hiru belaunaldi ere izan ditzake urte berean.
funet
izeneko erreferentziarako