Dora Panofsky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1885eko uztailaren 24a |
Heriotza | 1965eko urriaren 16a (80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Erwin Panofsky |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria |
Dora Panofsky, jaiotzez Dorothea Mosse (Berlin, Alemania, 1885eko uztailaren 24a – 1965eko urriaren 16a) alemaniar-amerikar historialaria izan zen, artean aditua.
Dorothea Mosse 1885ean jaio zen, Berlin hiriko Albert Mosse juristaren alaba. 1915ean Erwin Panofsky arte historialaria ezagutu zuen, zortzi urte gazteagoa, Berlingo Adolph Goldschmidt mediebalistaren mintegian. 1916an ezkondu ziren.[1] Bi seme izan zituzten, Hans (1917-1988) eta Wolfgang (1919-2007). Familia osoak Alemaniatik ihes egin zuen 1934an, eta Dora eta Erwin AEBko herritar naturalizatu ziren 1940an. [1]
1936an Dorak William Heckscher-ekin lan egin zuen pathos formula deritzon aurkibide batean,[2] nahiz eta "1943 eta 1958 urteen artean bakarrik argitaratu ahal izan zituen bere ikerketak eta zientzia-artikuluak ".
Erwin Panofskyri 'Pan' ezizena jarri zioten eta 'Pan-Dora' bikotearentzat ezizena bihurtu zen. Bikoteak "epitetoa patu literario gisa onartzea erabaki zuen" 1950ean, eta elkarrekin Pandoraren kutxa ikur mitiko gisa aztertzeari ekin zioten.[3]
1940ko hamarkadaren erdialdetik Dora Panofskyk osasun txarraren ondorioz, bizitza mugatuta zeukala esan daiteke; eta 1965eko urrian hil egin zen.