Doris Daou (Libano, 1964) Kanadako astronomoa da, libanoarra jaiotzez, eta NASA-rentzat lan egiten du hezkuntza eta zabalkunde publikoan.[1] NASAren Ilargi Zientziaren Institutuko zuzendari elkartua da, eta NASAren "Planeta esploratzeko misio berritzaile txikiak (SIMPLEx)" programaren kontaktua.[2][3][4]
Daouren familiak gerrak suntsitutako Libanotik ihes egin zuen haurra zenean, eta Kanadan ezarri ziren. Daouk Quebec-eko Montrealgo Unibertsitatera joan zen, eta izar aldakorren parametro atmosferikoak aztertu zituen.[1] Fisika eta Matematikako Gradua du, baita Astronomia eta Astrofisikako Masterra ere.[5]
Ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Baltimore, Marylandera joan zen bizitzera, eta han bederatzi urte eman zituen Hubble teleskopio espazialean lanean. 1999an, Daou Spitzer teleskopio espaziala jaurtitzeko prestatzen ari den taldera joan zen.[1] Bertan, hezkuntza eta dibulgazio publikoan lan egin zuen[2] eta Spitzer Teleskopio Espazialeko Irakasle eta Ikasleentzako Ikerketa Programa sortzen lagundu zuen. NASAren egoitzara batu zen 2006an, eta hainbat rol bete ditu bere erakundearentzat: Hezkuntza eta Zabalkunde Publikoko Programen Ofiziala, Ames Ikerketa Zentroko Hezkuntza eta Zabalkunde Publikoko zuzendaria,[6] Ames Ikerketa Zentroko Institutuko Zuzendari Elkartua, eta NASAren beka-programetan aktiboki parte hartu du.[7][3][5] 2018tik aurrera, astronomo gisa jarraitzen du NASAren Washingtongo egoitzan (D.C.),[8] eta zientzialari nagusia, programen ofiziala eta pertsonal-burua da Planeta Zientzien Dibisioko zuzendariarentzat Misio Zientifikoen Zuzendaritzan.[9][10][5]
Dibulgazioan eta hezkuntzan espezialista gisa lan egin du Ames Ikerketa Zentroan eta NASAren beka-programetan.[11] 2012tik 2018ra, Daou Nazioarteko Astronomia Batasunaren batzordeetako kide izan zen,[12] eta honako batzorde hauetan parte hartu du:
- "55 Astronomia publikoarekin komunikatzen (2012-2015)
- 55 WG CAP hitzaldi (2015era arte)
- C2 WG CAP hitzaldiak (2015-2018)
- 55 WG Dibulgazioa, profesionalizazioa eta egiaztapena (2015 arte)
- Profesionalizazioa eta akreditazioa (2015-2018)
- 55 WG Washington Charter CAPrentzat (2015 arte) ".[12]
Ask an Astronomer podcast bideoaren sortzailea eta ekoizlea da.[13] Bere ikerketa-interesak honako hauek dira: behaketa-astronomia, astrofisika eta astronomia,[10] eguzki-sistemak, exoplanetak eta nazioarteko elkarteak.[9] Aldizkari zientifikoetan argitaratzen du.[14][15][16] 2008an, braillez idatzitako Touch the Invisible Sky liburuaren egileetako bat izan zen.[17]
- Daou, D.; Wesemael, F.; Bergeron, P.; Fontaine, G.; Holberg, J. B. (1990). "Spectroscopic Studies and Atmospheric Parameters of Pulsating DA White Dwarf (ZZ Ceti) Stars". The Astrophysical Journal. 364: 242. Bibcode:1990ApJ...364..242D. doi:10.1086/169407.
- Daou, Doris; Skinner, C. J.; Axon, David (1997). "NICMOS Pointed Thermal Background: Results from On-Orbit data". The 1997 HST Calibration Workshop with a New Generation of Instruments: 267. Bibcode:1997hstc.work..267D.
- Daou, Doris (2009). "Education and public outreach initiatives from the National Aeronautics and Space Administration". Proceedings of the International Astronomical Union. 5. doi:10.1017/S1743921311003590
- ↑ a b c «Profiles: Doris Daou» web.archive.org 2010-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b Unknown. (2014-09-16). «Women In Astronomy: Career Profiles: Astronomer to Associate Director of the NASA Lunar Science Institute» Women In Astronomy (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b (Ingelesez) Editor, SpaceRef. (2016-10-04). «NASA ROSES-16 Amendment 35: C.21 SIMPLEx deferred to ROSES-2017» SpaceRef (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ Kovo, Yael. (2018-04-26). «Small Innovative Missions for Planetary Exploration released as amendment 2 to SALMON-3» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b c Daou, Doris. (2018). «LinkedIn». .
- ↑ (Ingelesez) «University of Toronto Libraries» library.utoronto.ca (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ (Ingelesez) «Lunar Science EPO Forum July 19-20th» Solar System Exploration Research Virtual Institute (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ (Ingelesez) yvette. «NASA - NASA Unveils Cosmic Images Book in Braille for Blind Readers» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b «Candidate Statement: Doris Daou | American Astronomical Society» aas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b Science, Doris DaouNASA · Solar System Exploration Research Virtual Institute 17 82 · Master of. «Doris Daou | Master of Science | NASA, Washington, D.C. | Solar System Exploration Research Virtual Institute». ResearchGate (en inglés).
- ↑ «NASA educative video uplink for aspiring Emirati astronauts. - Khaleej Times (Dubai, United Arab Emirates) | HighBeam Research» web.archive.org 2018-09-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ a b «International Astronomical Union | IAU» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Debbie Collins:MSFC, Kathy Forsythe:MSFC. «NASA - Cool Cosmos Videos» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
- ↑ Daou, Doris. (2015). «NASA’s Solar System Exploration Research Virtual Institute – Expanded Goals and More Partners». European Planetary Science Congress..
- ↑ Bailey, B. (2014). «A New Direction for NASA's Solar System Exploration Research Virtual Institute: Combining Science and Exploration». European Planetary Society Congress..
- ↑ Daou, D. (2012). «The NASA Lunar Science Institute, International Efforts». European Planetary Science Congress..
- ↑ (Ingelesez) «'Invisible Sky' Presents NASA Images in Braille» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).