Doris Dörrie | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1955eko maiatzaren 26a (69 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Helge Weindler (en) (1988 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of the Pacific (en) New School (en) Municheko Telebista eta Film Unibertsitatea (1975 - |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta zinema aktorea |
Enplegatzailea(k) | Municheko Telebista eta Film Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN Centre Germany (en) Berlingo Arteen Akademia Deutsche Filmakademie (en) |
|
Doris Dörrie (Hannover, 1955eko maiatzaren 26a) alemaniar zinema-zuzendaria da. Estatu Batuetara joan zen antzerki-ikasketak egitera. Haiek bukatuta, filosofia, semantika eta psikologiakoak egin zituen. Gero Alemaniara itzuli zen eta Municheko Zinema Eskolan sartu zen. Ikasketak amaitzeko egin zuen film laburrak, Der Erste Waltz (1978), zinemarako ateak zabaldu zizkion, Hofeko Jaialdian aurkeztu ondoren. Ordurako zenbait dokumental zuzendu eta zinema-kritikari gisa ere lantxo batzuk eginak zituen, eta telebistarako lanean ari zen: Hattest was Gescheites gelernt (1978). 1985ean estreinatu zuen bera gehien famatu eta Alemaniaz kanpo ezagutarazi duen filma: Gizonak, gizonak (1985). Film horrek Dörrieren zinemaren bi ezaugarri nagusiak ditu, hain zuzen ere: umore beltza sexua tratatzeko, eta bikote-harremanen azterketa gordina. Balearen barnealdea (1985) film road-movie gisakoa egin ondoren, komediara itzuli zen, eta Paradisua (1986) filmatu zuen, bikote-harremanak aztertuz berriro. Filmeko protagonista nagusietako batek, Katherina Thalbachek, Alemaniako Akademiaren Antzezle Onenaren Saria jaso zuen. Gero Alberto Moraviaren eleberri batean oinarritutako film bat egin zuen New Yorken: Neurea eta ni (1987), gizon baten eta bere zakilaren arteko hartu-emanaren kondaira. Handik Alemaniara itzuli zen, beste komedia bat egitera: Dirua (1989), jende arruntak aberastu berriei eta aberastu berriek jende arruntari dieten inbidiari buruzkoa. Beste zenbait film aipagarri: Happy Birthday, Türke! (1991), Inork ez nau maite (1994), Polita al naiz? (1998) eta Kirschblüten – Hanami (2008) (azken honek Seattleko zinemaldiak Film Onenaren Saria irabazi zuen). Dörriek, filmez gainera, zazpi kontakizun-liburu eta eleberri bat idatzi du. 2001. urtetik aurrera, antzerki-lanak idatzi eta zuzendu ditu: Così fan tutte (2001), Turandot (2003), Madame Butterfly (2005) eta Rigoletto (2006).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doris Dörrie |