Dorothy Ashby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dorothy Jeanne Thompson |
Jaiotza | Detroit, 1932ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Santa Monica, 1986ko apirilaren 13a (53 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wayne Estatu Unibertsitatea Cass Technical High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria, musikagilea eta kantugilea |
Genero artistikoa | jazza Cool jazza Hard bopa |
Musika instrumentua | harpa koto (en) pianoa saxofoia kontrabaxua |
Diskoetxea | Atlantic Records Cadet Records (en) Prestige Jazzland Argo Philips |
Dorothy Ashby, Dorothy Jeanne Thompson jaioa (Detroit, 1932ko abuztuaren 6a – Santa Monica, 1986ko apirilaren 13a) estatubatuar jazz konpositore eta harpa-jotzailea izan zen. Ashbyk harparen ospea hedatu zuen jazzean, instrumentua beboperako saxofoiaren neurri berean erabil zitekeela erakutsiz. Bere diskoak jazzarenak baziren ere, sarritan R&B eta beste genero batzuetarantz jotzen zuen, bereziki 1970eko The Rubáiyát of Dorothy Ashby diskoan, non kotoarekin zuen talentua erakutsi zuen, jazzean ere arrakastaz integratu zuen instrumentu japoniarra.
Dorothyren aita Wiley Thompson musikari autodidakta zen, eta hark erakutsi zion gitarra jotzen. Pianoa jotzera ere bultzatu zuen bere entseguetan. Pianoarekin eta gitarrarekin ikasitako guztia bere instrumentu berriarekin aplikatu zuen, harparekin, Cass Technical High School zentroan zegoela, non eskolako martxa bandan jo zuen, Donald Byrd eta Kenny Burrell jazz musikariekin, besteak beste. 1950eko urteetan Detroiteko jazz zirkuituan jotzen hasi zen, eta bere banda propioa ere eratu zuen John senarrarekin, Dorothy Ashby Trio. Bere ibilbidearen parte nagusia Detroiten gauzatu izanagatik ere, Chicagon eta New Yorken ere jo zuen; Afro-Harping zuzenduko zuen Richard Evans ekoizle, moldatzaile eta konpositoreak, hain justu, New Yorken deskubritu zuen Dorothy, 1962an.[1]