Dorothy E. Smith

Dorothy E. Smith
Bizitza
JaiotzaNorthallerton1926ko uztailaren 6a
Herrialdea Kanada
HeriotzaVancouver2022ko ekainaren 3a (95 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
University of Victoria (en) Itzuli
Jasotako sariak

Facebook: dorothy.e.smith.16 Edit the value on Wikidata
Dorothy E. Smith, 2021

Dorothy Edith Smith, jaiotzaz Dorothy Edith Place (Northallerton, Yorkshire, Ingalaterra, 1926ko uztailaren 6aVancouver, Kanada, 2022ko ekainaren 3a)[1] Ingalaterrako jatorriko kanadar antropologoa, soziologoa eta feminista izan zen. Ezagutzaren Erakunde Soziologikoa (SOK, ingelesezko siglengatik),[2] "ikuspegi instituzionalaren teoria feminista"[3] eta etnografia instituzionala landu zuen. [4]

Smith Northallertonen jaio zen (Yorkshire, Ingalaterra). Bere gurasoak Dorothy F. Place eta Tom Place izan ziren, lau seme-alaba izan zituzten. Haietariko bi ezagunakizan ziren Ullin Place (1922-2000) garunaren identitatearen teoriaren garatzaile nagusietako bat izan zen eta Milner Place (1930-2020) poeta.

1955ean, gizarte-antropologian espezializatuta zegoen soziologia ikasi zuen Londresko Ekonomia Eskolan. Hantxe ezagutu zuen William Reid Smith senarra, eta harexekin joan zen Ameriketako Estatu Batuetara.[5] 1963an doktoretza egin zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeley.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate horretako irakaslea izan zen 1964tik 1966ra.[6] Garai hartan, Reiderengandik banandu zen, eta 1967an Vancouver-era (Columbia Britainiarra) joan zen bizitzera bi seme-alabekin, British Columbiako Unibertsitatean eskolak ematera. Han, Emakumeari buruzko Ikasketa Programa ezartzen lagundu zuen. 1977an, Torontora (Ontario) aldatu zen, Torontoko Unibertsitateko Hezkuntzarako Ikasketa Institutuan lan egiteko, eta hantxe geratu zen erretiroa hartu arte. 1994an, Viktoriako Unibertsitateko irakasle laguntzaile aritu zen, eta hantxe jarraitu zuen etnografia instituzionalari buruzko lanean.

"Ikuspuntuaren" teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian, doktoregoko ikasle gisa, Smith-ek "ikuspuntuari" buruzko nozioa garatu zuen, "bi subjektibotasunari, etxekoari eta unibertsitateari", aurre egiteko esperientzia pertsonalaren ondorioz; bi mundu horiek ez ziren nahasten. Bere ikuspuntua aintzat hartuta, Smith-ek sumatu zuen soziologian nozio hori falta zela. Alde horretatik, soziologiaren metodoak eta teoriak gizonezkoak nagusi ziren gizarte-mundu batean prestatu eta eraiki ziren, sexu-ugalketaren, haurren eta etxeko gaien mundua kontuan hartu gabe.[7] 

Bibliografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The everyday world as problematic: a feminist sociology (1987)
  • Writing the social: critique, theory, and investigations (1988)
  • The conceptual practices of power: a feminist sociology of knowledge (1990)
  • Texts, facts, and femininity: exploring the relations of ruling (1990)
  • Institutional ethnography: a sociology for people (2005)
  • Under new public management: institutional ethnographies of changing front-line work (2014)
  • Innovating texts in institutional ethnographies (2014)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • W.E.B. Du Bois Career of Distinguished Scholarship award (1999)
  • Jessie Bernard Award (1993)
  • John Porter Award (1990)[8]
  • Outstanding Contribution Award (1990)[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Dorothy E. Smith 1926-2022» Kudoboard.
  2. Smythe, Deirdre. (2009-04). «A few laced genes: women's standpoint in the feminist ancestry of Dorothy E. Smith» History of the Human Sciences 22 (2): 22–57.  doi:10.1177/0952695108101285. ISSN 0952-6951..
  3. Smith, Dorothy Edith. (21 de octubre de 2016). «EL PUNTO DE VISTA (STANDPOINT) DE LAS MUJERES: CONOCIMIENTO ENCARNADO VERSUS RELACIONES DE DOMINACIÓN» Temas de Mujeres 8 (8) ISSN 1668-8600..
  4. «Dorothy Edith Smith: History & Feminist theory» Sociology Group 8 de marzo de 2018.
  5. Tremblay, Jean-Marie. (2 de febrero de 2005). «Dorothy E. Smith» Les classiques des sciences sociales.
  6. (Ingelesez) Contemporary Sociological Theory Ruth A. Wallace, Alison Wolf Uploaded By University Of Sargodha... Taimoor Ali. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  7. Appelrouth, Scott. (2008). Classical and contemporary sociological theory : text and readings. Thousand Oaks, Calif. : Pine Forge Press ISBN 978-0-7619-2793-8. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  8. «John Porter Award - Canadian Sociological Association» www.csa-scs.ca (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  9. «Outstanding Contribution Award / Prix De Contribution Remarquable - Canadian Sociological Association» www.csa-scs.ca (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]