Dorothy Hill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brisbane, 1907ko irailaren 10a |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Cambridge |
Heriotza | Brisbane, 1997ko apirilaren 23a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Newnham College Coorparoo State School (en) Cambridgeko Unibertsitatea Doktoretza Brisbane Girls Grammar School (en) (1920 - 1924) Queenslandeko Unibertsitatea (1924 - 1928) |
Tesi zuzendaria | Gertrude Elles |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa eta paleontologoa |
Enplegatzailea(k) | Queenslandeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Gertrude Elles |
Kidetza | Royal Society Australian Academy of Science (en) Geological Society of Australia (en) |
Dorothy Hill (1907ko irailaren 10a - 1997ko apirilaren 23a) Australiako geologo eta paleontologo bat izan zen, Australiako unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea eta Australiako Zientzia Akademiako lehen emakumezko presidentea izan zen.
Dorothy Hill, Taringan jaio zen, zazpi seme-alaben hirugarrena izan zen eta Coorparon hasi zen, Brisbanen. Coorparoko Estatu eskolan ikasi zuen eta ondoren Brisbane Girls Grammar Schoolean ikasi zuen. 1924. urtean, Lady Lilley izeneko Urrezko Domina jaso zuen eta Phyllis Hobbs Memorial saria irabazi zuen Historia eta Ingelesean.
Dorothy gogotsu zuen kirola, batxilergoan atletismoa eta saskibaloia bultzatu zuen eta bere denbora librean zaldien gidaria izan zen. Unibertsitatean hockeya, korrika eta arraunean parte hartu zuen. Queenslandeko unibertsitatean, Queenslandeko estatuan eta Australiako unibertsitatean hockeyko talde batean jolastu zuen. Ondoren, Cambridgeko unibertsitatean pilotuaren lizentzia atera zuen.
Batxilergoa jarraituz, medikuntza eta medikuntzaren ikerketak ikastea nahi zuen, baina garai hartan Queensland Unibertsitatean ez zuten medikuntza-maila bat eskatzen, eta Hillen familia ezin zuen Dorothy Sydneyra bidaltzea baimendu. Zorionez, Queensland Unibertsitateko hogei bekatik bat irabazi zuen 1924an, non unibertsitate horretan zientzia ikastea erabaki zuen, kimika bereziki( Senior Matrikula Publikoa Azterketan notarik altuena jaso ondoren ). Geologia ikastea aukeratu zuen hautazko gisa, eta H.C. Richards irakaslearen aholkuarekin 1928an graduatu zen Lehenengo Klaseko Ohorezko Geologia Unibertsitatearen Urrezko Dominarekin lizentziatu zen. Lehenengo emakumea izan zen Urrezko Domina hau irabazi zuena.
Dorothy Hill 1997-an hil zen.
Hill irakasleak Australiako lurraren zientzietarako ekarpen adierazgarriak egin zituen , funtsezko faktorea izan zen emakumeentzako heziketa aurrera eramaten. Lur-zientzietan arrakasta izugarria euki zituzten ikasleei klase heman zizkien. Malcolm Thomis, Queensland-eko Unibertsitatekoa ,"Unibertsitatearen lehen 75 urteetako lizentziadun bikainena" bezala deskribatu zuen Dorothy. Queensland-eko Unibertsitateko Gorte Izugarriak harri bat aurkeztu zuen isekagarri Dorothyrentzat, Rhyl Hinwood-ek 1982an eginda. Brisbane Girls Grammar-Eskolan Dorothyren bular bat ere dago, Rhyl Hinwood egina.