Dorothy Reed Mendenhall

Dorothy Reed Mendenhall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorothy Mabel Reed
JaiotzaColumbus1874ko irailaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChester1964ko uztailaren 31 (89 urte)
Hobiratze lekuaForest Hill Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Charles Elwood Mendenhall (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSmith College
Johns Hopkins School of Medicine (en) Itzuli
Massachusettseko Teknologia Institutua
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zientzialaria eta patologoa

Find a Grave: 86643296 Edit the value on Wikidata

Dorothy Reed Mendenhall (Columbus, 1874Chester, 1964) mediku estatubatuarra izan zen.

Columbusen (Ohio) jaio zen 1874an. Sei urte zituela bere aita hil zen, eta familiak, zapatak egiten zituen enpresaren diru-sarrerei eutsi behar izan zien, asko iraun ez zuen arren. Gainbehera finantzario hori zela eta, medikuntza ikastera joan zen, senideak aurka egon ziren arren. Kimikan eta fisikan matrikulatu zen Massachusettseko Institutu Teknologikoan 1895ean, Smith Collegetik graduatu ondoren. Urtebete geroago, Johns Hopkins Unibertsitateko Medikuntza Eskolan hasi zen lanean. [1]

1900 urtean William Osler medikuak sorturiko erresidentzian bizi izan zen eta 1901ean William H. Welch patologoarekin beka bat lortu zuen. Denbora horretan, Reed-Sternbergen zelulak aurkitu zituen. Hodgkin-en linfoman agertzen dira, eta izen hori dute haren eta Carl Sternberg mediku austriarraren ohoretan. Dorothy Reed Hodgkinen gaixotasuna eta tuberkulosia diskriminatzen lehena izan zen. [1]

Graduatu ondoren, New Yorkera joan zen 1903an, Babies Hospital-en lan egiteko. Charles Elwood Mendenhall Wisconsineko Unibertsitateko fisikako irakaslearekin ezkondu zen 1906an, eta Madisonera joan zen. Bere jarduera medikua oso eskasa izan zen hurrengo urteetan, denbora bere familiari eskaini behar izan baitzion; hiru seme-alaba izan zituen. Hildako ahizparen alabak zaintzeko behar zen dirua irabazteko, osasun publikoari buruzko hitzaldiak eman zituen. Wisconsineko Unibertsitateko Etxeko Ekonomia sailerako, Wisconsineko Osasun Kontseilurako eta Estatu Batuetako Nekazaritza Sailerako buletinak ere idatzi zituen. Gizonezko lankide batzuek medikuntza arloko interes falta leporatu zioten, osasun publikoarekiko interesa eta familiarekiko dedikazioa zirela eta. [1]

1917an, Washington D. C.ra joan zen bizitzera, eta Mendenhall Children's Bureauren hasi zen lanean. Han egin zituen gainerako lanak. 1926an, Danimarkako amen eta haurren heriotza-tasei buruzko ikerketa gidatu zuen, baita AEBekin alderatzeari buruzkoa ere. Midwifery in Denmark du izenburua, eta 1929an argitaratu zen. Horren arabera, Estatu Batuetan hautemandako heriotza-tasarik handiena medikoek eragindako alferrikako ebakuntzen ondorioa zela azalduz. [1]

Chesterren (Connecticut) hil zen 1964an, senarra hil eta gutxira (1935). [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]