Dorre albarrana (arabieraz: البراني, al-barrānī) defentsa-dorre mota bat da, harresiaren kanpoaldean dagoena, eta hari lotua arku edo zubi baten bidez. Igarobide hori erraz kendu edo suntsitu zitekeen, dorrea etsaien esku eroriz gero. Bai talaia gisa, bai harresia defendatzeko erabiltzen ziren.[1][2]
Al-Andalusko musulmanek asmatu zituzten dorre albarranak, eta lehenbizikoak XII. mendekoak dira. Almohade dinastiak hedatu zuen haien eraikuntza. Iberiar penintsulako erresuma kristauetara ere zabaldu ziren eta, esate baterako, ordena militarren gotorleku gehienek izan ohi zituzten. Azkenak XVI. mendean eraiki ziren.[2]
Hauek dira dorre albarrana aipagarrienetako batzuk: