Dublingo gudua 1922ko ekainaren 28tik uztailaren 5era gertatu zen, eta Irlandako Gerra Zibilaren (1922-1923) hasiera suposatu zuen. Gudua Irlandako Estatu Askearen behin-behineko gobernuaren tropek Four Courts eraikina erasotzerakoan hasi zen. Bertan Ingeles-Irlandar Tratatuaren aurkakoak ziren IRAko kideak zeuden. Borroka aste betez luzartu zen, Dublingo kaleetan enfrentamendu armatuak emanez. Azkenean, behin-behineko gobernuak IRAko kideak garaitu eta Irlandako hiriburu osoa kontrolpean hartu zuen