Duncan Scott (igerilaria)

Duncan Scott (igerilaria)

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDuncan William MacNaughton Scott
JaiotzaGlasgow1997ko maiatzaren 6a (27 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaStrathallan School (en) Itzuli
University of Stirling (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua168 libra
Altuera1,91 metro
Jasotako sariak

Instagram: dunks_scott Olympic.org: duncan-scott Edit the value on Wikidata

Duncan William MacNaughton Scott (Glasgow, Eskozia (Erresuma Batua), 1997eko maiatzaren 6a) igeriketan aritzen den kirolari britainiarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x200 m estilo libreko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, zilarrezkoa, 7.03,13ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 7.00,66ko denborarekin) eta Japoniakoaren (brontzezkoa, 7.03,50ekoarekin) aurretik sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Robbie Renwick, Dan Wallace, James Guy, Duncan Scott eta Stephen Milne-k.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, zilarrezkoa, berriro, 3.29,24ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.27,95eko denborarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa, 3.29,93koarekin) sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Chris Walker-Hebborn, Adam Peaty, James Guy eta Duncan Scott-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), lau domina eskuratu zituen:
200 m estilo librean, zilarrezkoa, 1.44,26ko denborarekin Thomas Dean herrikidearen (urrezkoa, 1.44,22koarekin) eta Fernando Scheffer brasildarraren aurretik (brontzezkoa, 1.44,66koarekin) sailkatuz.
4x200 m estilo libreko erreleboan, Erresuma Batuko taldearekin, urrezkoa eskuratu zuen 6.58,58ko denborarekin, ROCeko taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81ko denborarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Honako hauek osatu zuten taldea: Tom Dean, James Guy, Matt Richards, Duncan Scott eta Calum Jarvis-ek.
200 m lau-estiloan, zilarrezkoa, 1.55,28ko denborarekin Wang Shun txinatarraren atzetik (urrezkoa, 1.55,00koarekin) eta Jérémy Desplanches suitzarraren atzetik (brontzezkoa, 1.56,17koarekin).
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa lortu zuen Erresuma Batuak 3.27,51ko denborarekin, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.26,78ko denborarekin ME) eta Italiakoaren aurretik (brontzezkoa 3.29,17koarekin). Erresuma Batuko taldekideak hauek izan ziren: Luke Greenbank, James Guy, Duncan Scott, Adam Peaty eta James Wilby.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m estilo libre erreleboa, gizonezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 200 m estilo librea,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 4x200 m estilo libreko erreleboa,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 200 m lau-estiloa,
gizonezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa,
gizonezkoa[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Duncan Scott» olympedia.org 2021-10-27an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Duncan Scott" Olympics.com 2021-10-27an begiratua
  3. Igeriketa, 4x200 m estilo libre erreleboa, eEmaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 4x100 m lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. 200 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. 4x200 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. 200 m lau-estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  8. 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]