Dunn ibaiko ur-jauziak | |
---|---|
Mota | coastal waterfall (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 18°24′57″N 77°08′17″W / 18.4158°N 77.1381°W |
Kokapena | Ocho Rios (en) ![]() |
Estatua | ![]() |
County of Jamaica | Middlesex konderria |
Parish of Jamaica | Saint Ann |
Bokalea () | The River (en) ![]() |
Dunn ibaiko ur-jauziak (ingelesez: Dunn's River Falls) Jamaikako ur-jauzi multzo bat da, herrialdeko ezagunena, eta turismogune garrantzitsua da.[1]
Uhartearen iparraldeko kostaldetik gertu daude, Ocho Ríos izeneko hiritik hurbil.[1]
Izenak adierazten duen bezala Dunn ibaiaren ibilbidean aurkitzen dira, 180 metrotan zehar luzatzen den hainbat mailatako eskailera itxura dute eta guztira 55 metrotako altuera jaisten du ibaiak[2]. Dunn ibaiak Karibe itsasora isurtzen ditu urak hondartza baten mendebaldeko ertzean.
Ibaia bera oso laburra da eta iturburuak kaltzio karbonato kontzentrazio handia duenez trabertinozko metakinak pilatzen dira karbonatozko tobak eratuz. Munduan trabertinozko ur-jauziak oso gutxi dira urak zuzenean itsasora isurtzen zituztenak.[3]
Landaretza berde oparo batek inguratzen ditu ur-jauziak.
Turistek ibaian gora ibilbidea egiten dute Parkeko giden laguntzaz. 1 eta 15 ordu artean irauten du ibilbideak. Ur-jauzien mailatan oinez ere igotzerik badago, horretarako giden agindutara giza-kateak osatzen dira.[4]
Ur-jauzien inguruan merchandising eremu bat garatu da turistentzako.