Débora Nascimento | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Débora dos Santos Nascimento |
Jaiotza | Suzano, 1985eko ekainaren 16a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Débora dos Santos Nascimento[1] (Suzano[2], 1985eko ekainaren 16a) brasildar aktore, bikoiztaile eta modeloa da, batez ere Avenida Brasil telenobelan Tessália antzezteagatik ezaguna.
Suzano hirian jaio zen. Arbaso afrikarrak, italiarrak eta amerindiarrak ditu[3].
15 urterekin hasi zen lan egiten modelo gisa, Txile, Thailandia, Txina eta Afrikan zehar bidaiatuz. Sei urte geroago Brasilera itzuli zen eta Rede Globoko Aktoreen Tailerrean ikasten hasi zen. Zineman debuta egin zuen Cérbero film laburrean, eta telebistan Paraíso Tropical telenobelan.
2012an, Tessália antzeztu zuen Avenida Brasil telenobelan[4]. Hurrengo urtean Flor do Caribe telenobelan agertu zen Taís gisa[5]. 2014an, Maria Vergara aktorearen papera lortu zuen Geração Brasil telenobelan[6] eta Sueliren papera Alto Astral telenobelan[7]. 2016an, lehen aldiz protagonista antzeztu zuen Êta Mundo Bom! telesailean[8].
2009an Arthur Rangel enpresaburuarekin ezkondu zen. 2012ko abuztuan dibortziatu ziren[9].
2015eko maiatzaren 19an, José Loreto aktorearekin ezkondu zen Abu Dhabin[10]. 2018ko apirilaren 14an, alaba bat izan zuten, Bella Loreto Nascimento P.[11] 2019ko otsailean banandu ziren[12].
Débora Nascimento bisexuala da[13].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | Paraíso Tropical | Elisa | |
Duas Caras | Andréia Bijou | ||
2008 | Guerra e Paz | Ruthinha | Atal batean: "Os Belos & As Feras" |
2009 | Viver a Vida | Roberta Viana | |
Uma Noite no Castelo | Zara | ||
2011 | Fina Estampa | Modeloa | Atal batean: "22 de agosto" |
2012 | Acampamento de Férias | Lola | 3. denboraldia |
Avenida Brasil | Tessália das Graças Mendonça | ||
2013 | Flor do Caribe | Taís Soares | |
2014 | Geração Brasil | Maria Carlota Valdez Vergara | |
Alto Astral | Sueli Caldas | ||
2016 | Êta Mundo Bom! | Filomena Pereira Torres (Filó) | |
2017 | Cidade Proibida | Irene | Atal batean: "26 de setembro" |
TOC's de Dalila | Nicole | Atal batean: "Amigas do Peito" | |
2019 | Verão 90 | Gisela Ferreira Lima (Gigi) | |
2023 | Olhar Indiscreto | Miranda |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | Cérbero | Maria Isabel | Film laburra |
2009 | The Incredible Hulk | Martina | |
2010 | Budapeste | Teresa | |
2013 | O Inventor de Sonhos | Matilda | |
2014 | Tarzan | Jane | Ahotsa |
Rio, Eu Te Amo | Musa | ||
2018 | Além do Homem | Bethânia | |
2019 | O Olho e a Faca | Camila | |
Uma Viagem Inesperada | Lucy | ||
Pacificado | Andrea |
Urtea | Izenburua | Artista |
---|---|---|
2001 | Arrastão do Amor | Comunidade Nin-Jitsu |
2020 | Éramos Chuva | As Bahias e a Cozinha Mineira |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2011 | A Pequena Sereia | Úrsula sorgina |