Dʿmt | |||||
---|---|---|---|---|---|
c. K.a. VIII. mende – c. K.a. V. mende | |||||
Monarkia | |||||
![]() Dʿmt-en kokapena, Damot jartzen duen lekuan. | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Yeha | ||||
Historia | |||||
|
Dʿmt (Hego Arabiar alfabetoa: ), Diamat, Damot edo Diʿamat ahozkatua, gaur egungo Eritrea eta Etiopiako iparraldea dauden lekuetan kokaturiko erresuma izan zen. K.a. VIII. mendetik K.a. V. mendera bitarte existitu zen. Inskripzio gutxi iritsi dira eta lan arkeologiko gutxi egin da. Ondorioz dakigun bakarra da zibilizazio gisa desagertu zela Axumeko Erresumak bere lehen pausoak eman aurretik, edo bera izan zela Axumeko Erresumaren aurrekaria. Baliteke ere Axumeko Erresumara batu izana geroago.