Testuinguru zientifiko eta judizialean, ebidentzia anekdotiko esaten zaie horietatik atera ezin diren ondorioetara iristeko erabiltzen diren gertaerei, bai egiazko bai faltsu izan daitezkeenak. Prozesu deduktibo haren porrota gerta daiteke, alde batetik, hipotesi alternatiboak baztertzea eragozten duen xehetasunen inguruko ezagutza eskasaren ondorioz, edo, bestalde, gertaera anekdotiko horiek ateratako ondorioak proposatzen dituen kasuetara orokortu ezin direlako.
Baieztapen bat babesteko edo ezetzatzeko erabiltzen diren historia, iritzi edota esperientzia pertsonalak dira. Ebidentzia anekdotikoa sinesgarria eta konbentzigarria izan badaiteke ere, engainagarria izan daiteke eta ezin da abiapuntu gisa hartu ikerketa zientifikoan eta analisian. Beste ebidentzia-mota batzuekin alderatuz gero, froga anekdotikoa, oro har, mugatutzat jotzen da balioari dagokionez ahulezia potentzial batzuen ondorioz, baina metodo zientifikoaren esparruan froga anekdotiko bat aldi berean enpirikoa eta egiaztagarria izan daiteke, adibidez, medikuntzan kasu partikular bat aztertzen denean (kasu-azterketa deritzona). Aitzitik, beste ebidentzia anekdotiko batzuk ezin dira ebidentzia zientifiko gisa hartu haien naturak metodo zientifikoaren bitartez ikertuak izan ditzan oztopatzen duelako.
Posizio bat defendatzen duen anekdota bakarra ala gutxi batzuk aurkezten diren kasuetan, ez-fidagarri gisa hartzea komeni da, izan ere, ez da kontutan hartzen kontrakoa adierazten duten kasu gehiago egon daitezkeela; azken honi cherry-picking deritzo. Honen harira, psikologiak baieztatzen du gizabanakoak, isuri kognitiboen ondorioz, gertaera ez-ohikoetaz ohikoak direnetaz baina maila handiagoan gogoratzeko joera duela. Anekdota bat tipikoa ote den zehazteak ebidentzia estatistikoa eskatzen du.
Falazia logiko bat da, askotan pseudozientzien, medizina prozesu alternatiboen edota erlijio-fenomenoen aldekoek erabiltzen dutena. [1][2]
Produktu edo ideia baten promozioan erabiltzen denean, erreportaje anekdotiko hauei "lekukotasun" deritze.
Falazia mota honetako argudioek eskema orokor bat dute. Honako adibide honekin argi ikusten da:
"Loteria irabaztea oso erraza da, jadanik saria lortu duten bi pertsona ezagutzen ditut"
Hau da argudioaren eskema logikoa:
Zientziaren baitan, ebidentzia anekdotikoaren esanahiak hauek dira:
Ebidentzia anekdotikoak zintzotasun gradu ezberdinak izan ditzake. Esaterako, medikuntzan, behatzaile aditu batek, kasun honetan mediku batek argitaratutako informazioari "kasu kliniko" deritzo eta parekoen ebaluazioaren menpe jartzen da. Nahiz eta fenomeno hau eztabaidaezina ez izan, zeintzialariak kasuan sakonago arakatzea bultza ditzake, ikerketa zehatzago bat egitera. Adibidez, ikerketa batek deskubritu zuen drogen albo-efektuen inguruan egin ziren 47 informe anekdotikoetatik, 35 "argi eta garbi zuzenak" izan zirela.
«Ebidentzia anekdotiko» kontzeptua «ebidentzia zientifikoari» kontrajartzen zaio. Hipotesi baten aldeko frogatzat aurkeztutako egitate bat anekdotiko gisa har daiteke baldin eta informazioa ez badago azterketa zorrotz batean oinarrituta[3]. Froga anekdotikoa litzateke, gainera, ahoz-aho zabaldu diren zurrumurruetatik lortutako informazioa.
Nahiz eta ebidentzia mota honek hipotesi baten egiazkotasuna frogatzeko balio ez duen, baliagarriak izan daitezke etorkizunean gai berari buruzko ikerketa sistematikoak bideratzeko. Hau, esaterako, agerikoa da medikuntzan, non kasu partikularren inguruko informeak egiten diren, paziente partikularren sintomak, tratamendua eta bilakaera biltzen dituztenak[4]. Informe hauek tratamendu jakin batzuen ezaugarri zehatz batzuk egiaztatzen ala faltsutzen dituzten ikerketak bultzatzen dituzte, baita sendagai batzuek kontrako efektuak izan ditzaketela iradoki ere[5][6].
Ikertzaileek anekdota-frogak hipotesi berriak iradokitzeko erabil ditzakete, baina ez froga definitibo gisa.
Ebidentzia anekdotikoa maiz ez-zientifiko edota sasizientifiko gisa hartzen da informazio bilketa prozesuan isuri kognitiboen eragina handia delako. Adibidez, naturaz gaindiko entitate batekin topo egin duen pertsona baten istorioa ezin da zientifikoki faltsutua ez egiaztatua izan, ez du balio zientifikorik.
Froga anekdotikoa modu okerrean interpretatzen da, bestalde, erabilgarritasun heuristikoaren bidez. Kausa-efektu harreman bat modu azkar eta errazean ezarri daitekeenean, kausa zehatz horrek efektu zehatz horretara gidatu izanaren probabilitatea gehiegi estimatzen da. Bizitako eta karga emozional handia duten anekdotek probableagoak dirudite, eta pisu handiagoa ematen zaie.
Froga anekdotiko bat ez-zientifiko bilakatzeko modu arrunt bat arrazoiketa iruzurti bat erabiltzea da, esaterako post hoc ergo propter hoc falazia, zeinak onartzen duen gertaera bat beste baten ondoren gertatzen bada, orduan azken hau lehenengoaren kausa dela. Beste akats bat arrazoiketa induktiboaren erabilera okerrak jota gerta daiteke. Anekdota batek desiratutako ondoriora bideratzen bagaitu ondorio logikora ordez, orokortze inperfektua dela esaten da[7]. Hona hemen falazia mota honen adibide bat:
«Ura edateak minbizia sendatzen duela baieztatzen duten froga ugari daude; pasa den astean minbiziaz hiltzen ari zen eta ura edan ondoren sendatu zen neskato baten kasua irakurri nuen»
Mota honetako ebidentziek ez dute ezer frogatzen[8]. Emaitza jakin bat lortzeko probabilitatea zenbait faktoreren eraginpean dago, beraz kasu partikular hautatu hauek ezin digute ondorio definitibo batetara bideratu. Are gehiago, anekdotek ohiz kanpoko egoerak islatu ditzakete.
Oro har, bi gertakariren arteko korrelazio estatistiko bat aurkitzeak ez du frogatzen bien artean harreman kausal bat dagoenik[9]. Argudiaketa iruzurti mota honen adibide esanguratsua dugu honako hau:
Medikuntzaren esparruan ebidentzia anekdotikoa plazebo-efektuaren eraginpean dago ere bai[11]. Jakina da paziente baten ala mediku baten espektatibek tratamendu baten emaitzan eragin dezaketela. Soilik itsu bikoitzeko saiakuntza bidez lortutako ikerketa klinikoek definitu dezakete tratamendu baten eraginkortasunaren inguruko hipotesi bat, espektatibak baztertuz.