Edesa (etxetresnak) | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa eta marka |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi (2014–) | |
Egoitza nagusi (1941–2014) | |
Jabea | Fagor etxetresna elektrikoak |
Historia | |
Sorrera | 1941 |
webgune ofiziala |
Edesa etxetresnen marka da, ia 75 urtez Euskal Herrian ekoitzia, baina 2014. urtetik CNA izeneko talde atzerritarraren parte dena eta jada Euskal Herrian produkziorik ez duena.
1941. urtean sortu zen Basaurin, Fabricación de Electrodomésticos S.A. (Fabrelec) izenarekin. Edesa marka sortu zuen produktu propioak ekoizteko, besteak beste ezagunak egin ziren garbigailuak, eta halaber lantegiak berogailuak eta beste tresna batzuk egin zituen beste marka batzuentzat, hala nola White-Westhinghouse, Festor, Otsein, Balay, Linx, Agni, Super Ser eta Crolls.[1]
Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak bereganatu zuen 1989an, enpresaren egitura kooperatiba bilakatuz. 2014an, Fagor etxetresnen krisia gertatu zen, eta Edesa ere koloka geratu zen. Fagor etxetresnak Amica talde poloniarrak erosi zuen, eta Edesa CNA taldeak. Basauri utzi, eta enpresaren produkzioaren parte batek jarraitu zuen Gipuzkoan, Edesa Industrial eta Fagor Edesa izenak erabiliz (hasieran Fagor marka erabiltzeko baimena ere erosi baitzuen CNAk[2]) eta termoak egiten, baina ekoizpen hori 2018an amaitu zen[3].