Edith Quimby

 

Edith Quimby

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdith Hinkley
JaiotzaRockford1891ko uztailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan1982ko urriaren 11 (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Shirley Leon Quimby (en) Itzuli  (1915 -
Hezkuntza
HeziketaWhitman College (en) Itzuli 1912) : matematika, fisika
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1916)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, fisikari nuklearra, zientzialaria, erradiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Itzuli  (1942 -  1960)
KidetzaAmerican Association of Physicists in Medicine (en) Itzuli
American Radium Society (en) Itzuli
Radiological Society of North America (en) Itzuli

Edith Hinkley Quimby (Rockford, Illinois, 1891ko uztailaren 10a - 1982ko urriaren 11) medikuntzan eta fisikan ikertzailea izan zen, medikuntzan elementu erradioaktiboak erabiltzen eta erradiazio ionizatzaileen ondorio kaltegarrietatik babesteko metodoak aztertzen aitzindaria, medikuntza nuklearraren arloan.[1]

Bizitza eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1891ko uztailaren 10ean jaio zen Rockforden (Illinois), Arthur S. Hinkley nekazari eta arkitektoaren eta Harriet Hinkleyren alaba. 1912an matematikan eta fisikan graduatu zen Whitman Collegen, Washingtonen. 1914an Kaliforniako Unibertsitatean master bat egiteko beka bat lortu zuen, bigarren hezkuntzako irakasle gisa denbora labur batez aritu ondoren. Master gradurako ikasten ari zela (1916an lortu zuen), Shirley L. Quimbyrekin ezkondu zen 1915ean. 91 urterekin hil zen, 1982ko urriaren 11n.[2][3]

Ibilbidea eta legatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an, senarrarekin batera, New Yorkera joan zen, eta Memorial Hospital for Cancer and Allied Diseases delakoan lan bat lortu zuen, Gioacchino Faillaren fisikari laguntzaile gisa. 1932tik aurrera fisikari titularra izan zen. Memorial Hospitalen egin zuen ikerketa medikuntzako erradiazio-dosi seguruen azterketan oinarritzen zen, medikuntza nuklearrera erabil zitezkeen materialek igorritako energia eta iturri desberdinetatik gorputzak xurgatutako erradiazio kantitatea behatuz. Minbizia tratatzeko material erradioaktibo sintetizatuen potentziala eta medikuntzako beste ikerketa-aplikazio batzuk ere aztertu zituen. 1941ean Cornell University Medical Collegen sartu zen erradiologiako irakasle laguntzaile gisa. Hurrengo urtean erradiazioen fisikako irakasle titular bihurtu zen Colúmbia Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgia Fakultatean. 1954an irakasle katedradun mailara igo zuten 1960an erretiroa hartu zuen arte; ondoren, irakasle emeritu gisa jarraitu zuen 1982ra arte.[2]

Edith Quimbyren ikerketari esker erradiazio-dosi zehatzak zehaztu eta estandarizatu ahal izan ziren, tumoreei zuzenean aplikatzeko, albo-ondorio minimoekin. Giza gorputzak jasan ditzakeen erradiazio-mugak ezartzen lehena izan zen.[3][4]

  • Quimby, E.H.; Werner, S.C. (1949), "Late radiation effects in Roentgen therapy for hyperthyroidism", JAMA, 140 (12): 1046–1047. doi:10.1001/jama.1949.02900470050018
  • Glasser, O.; Quimby, E. H.; Taylor, L. S.; Weatherwax, J. L. (1944), Physical Foundations of Radiology, New York: Hoeber. (Maruja Clavier onkologoak gaztelaniara itzulia)
  • Quimby, Edith H., Feitelberg, Sergei (MD), and Silver, Solomon (MD). Radioactive Isotopes in Clinical Practices (1958)
  • Edith Hinkley Quimby. Safe Handling of Radioactive Isotopes in Medical Practice (1960).

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edith Quimbyk sari asko jaso zituen bere ibilbide osoan zehar egindako lanagatik, eta hainbat zientzia-elkartetan parte hartu zuen.[5]

  • 1940an, American Radium Societyk Janeway domina eman zion.[6]
  • 1941ean, Radiological Society of North America-ren Urrezko Domina eman zitzaion.[7]
  • 1954an American Radium Society-ko presidente hautatu zuten.[2]
  • 1963an, American College of Radiologyk Urrezko Domina eman zion.[8]
  • American Association of Physicists in Medicine (AAPM) erakundeko lehen kideetako bat izan zen, eta haren omenez sortu zen Edith H. Quimby Lifetime Achievement Award saria, AAPMko bazkideei ematen zaiena bere ibilbidea aitortzeko.[9][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-07-10). «Edith Hinkley Quimby, física nuclear» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «A-Z of Women in Science and Math: A Biographical Dictionary (Facts on File Library of World History) - Yount, Lisa: 9780816037971 - IberLibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-08-10). «Edith Quimby, pionera de la radiofísica hospitalaria» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  4. «Biografia de Edith Hinkley Quimby» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. «CWP at physics.UCLA.edu // Edith Quimby» cwp.library.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  6. «Janeway Lectures - American Radium Society» web.archive.org 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  7. «Gold Medalists» web.archive.org 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  8. «Gold Medal Awards - American College of Radiology» web.archive.org 2016-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  9. «AAPM Edith H. Quimbly Lifetime Achievement Award Winners» www.aapm.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  • Oakes, Elizabeth H. International Encyclopedia of Women Scientist. Facts Non Hilo, Inc., 2002. ISBN 0-8160-4381-7.
  • Ogilvie, Marilyn; Harvey, Joy. Johanna Gabrielle Ottelie Edinger (Tilly), 2000. ISBN 0-415-92038-8.
  • Suer, Sharon F. Tilly Edinger. Gale Group Inc., 1999. ISBN 0-7876-3900-1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]