Eduardo Noriega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1973ko abuztuaren 1a (51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
eduardonoriega.com | |
|
Eduardo Noriega Gómez (Santander, Kantabria, 1973ko abuztuaren 1a) espainiar aktore bat da.
1973ko abuztuaren 3an Kantabriako Santander hiriburuan jaio zen. Eduardo zazpi anaietan txikiena da, eta haietatik antzezpenean jardun izan duen bakarra. Bere lehenbiziko bokazioa musika izan zen, horregatik bere hiriko kontserbatorioan bost urtez solfeoa, armonia, korala eta pianoa ikasi zituen.
Urteak igaro ala, bere aukerak zabaldu nahi izan zituen eta Madrilgo Arte Dramatiko Ikastetxera antzezpena ikastera joan zen. Zinemako bere lehenbiziko urratsak hainbat zuzendari hasi berriren film laburretan parte hartuz egin zituen. Zuzendari haietako bat Alejandro Amenabar izan zen, eta harekin batera geroago bi film luze egingo zituen.
Noriegak denbora gutxi behar izan zuen espainiar zinemagintzako panoramaren barnean bere lekua egiteko, Tesis filman parte hartu zuen, baina batez ere Abre los ojos filman bere lehenbiziko paper nagusia antzeztu eta bere aurreneko Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendapena lortu zuen. Beranduago, 2005an El Lobo filman ere paper nagusia antzeztu eta berriz ere Gizonezko Antzezpen Onenaren Goya Sarirako izendatua izan zen.
Bere lehenbiziko filma 1994an Montxo Armendariz nafar zuzendariak zuzendutako Historias del Kronen izan zen.
Ordudanik, Eduardok hainbat filma arrakastatsutan parte hartu du, esate baterako Mateo Gilen Nadie conoce a nadie edota Guillermo del Tororen El espinazo del diablo filmak.
Marcelo Piñeyro argentinarraren Plata Quemada filman Leonardo Sbaraglia aktorearekin bat poliziarengandik ihesi zihoan lapur bat antzeztu zuen.
Urtea | Filma | Zuzendaria |
---|---|---|
1999 | Allamiento de morada | Mateo Gil |
1996 | Cita | Luis López Varona |
1995 | David | Carlos Montero |
1994 | Una historia más | Doménicao Ciolfi |
1994 | Soñé que te mataba | Mateo Gil |
1993 | Luna | Alejandro Amenabar |
1993 | En casa de Diego | Carlos Montero |
Urtea | Kategoria | Filmak | Emaitza |
---|---|---|---|
2004 | Goya Saria Gizonezko Antzezpen Onenari | El Lobo | Hautagaia |
1998 | Gizonezko Antzezpen Protagonista Onena | Abre los ojos | Hautagaia |
Urtea | Kategoria | Filma | Resultado |
---|---|---|---|
2004 | Platako Fotogramak Zinema Aktore Onenari | El Lobo | Hautagaia |
2001 | Zinema Aktore Onenari | El espinazo del diablo Visionarios |
Hautagaia |
2000 | Zinema Aktore Onenari | Carretera y manta El invierno de las anjanas Plata quemada |
Candidato |
1998 | Zinema Aktore Onenari | Cha-cha-chá | Hautagaia |
Aktoreen Batasuna ("Unión de Actores")
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2008 | Zinemako Bigarren Aktore Onena | Transsiberian | Hautagaia |