Edward C. Harris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hamilton, 1946 (77/78 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Columbia University School of General Studies (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa eta historialaria |
Lantokia(k) | Bermuda |
Jasotako sariak |
Edward Cecil Harris (Hamilton, Bermuda, 1946)[1] Bermudetako britaniar arkeologo nabarmena da. Ezaguna da batez ere "Harris matrizea" metodoa asmatu zuelako; 1973ko otsailean publikatu zuen eta mundu osoko arkeologoek erabiltzen dute. Aurretik erabiltzen ziren metodoek ez zutela estratigrafia behar bezala kontutan hartu azaldu zuen eta 1979an argitaratu zituen bere aurkikuntzak Principles of Archaeological Stratigraphy liburuan.
Estatu Batuetan Columbia Unibertsitateko Ikasketa Orokorreko Eskolan parte hartzen ari zela, Harrisek Winchester-eko (Ingalaterra) indusketa arkeologikoetan laguntzen igaro zuen uda. Graduatu ondoren, bere lan arkeologikoarekin jarraitu zuen, besteak beste, Bergenen, Norvegian eta Pertsiako Golkoan zehar. 1997an doktoregoa egin zuen Londresko Unibertsitatearen bidez, Ginea Berrian indusketa lanetan ari zela.
1982an, Harris Londresko Antiquaries Society elkarteko kide bihurtu zen, eta 1991n, Brown Unibertsitateko John Carter Brown Library liburutegia . Akademiatik kanpo, Harrisek Bermuda National Trust erakundearen Palmetto saria jaso du, 1994an hainbat eraikinen kontserbazio historikoan egindako ahaleginagatik. Bermudan, Harris Bermudako Museo Nazionaleko zuzendari exekutiboa izan zen, eta historiako zutabe bat idatzi zuen, "Ondare Gaiak" izenekoa, bertako egunkarian. Sarrerako kolaboratzailea da urtero Bermuda Journal of Archeology and Maritime History aldizkarian, eta editorea izan da.
1980tik 2017ra National Museum of Bermuda-ko zuzendaria izan zen.[2]
Artikuluak Bermuda Journal of Archeology and Maritime History aldizkarian. 2001ean, editorearen kargua izan zuen.