Efua Dorkenoo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cape Coast, 1949ko irailaren 6a |
Herrialdea | Ghana |
Heriotza | Londres, 2014ko urriaren 18a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wesley Girls' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Efua Dorkenoo (Cape Coast, Ghana, 1949ko irailaren 6a – Londres, 2014ko urriaren 18a), Mamas Efua izenez ezaguna, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ekintzaile ghanesar-britainiarra izan zen. Mugimendu globalari ekin zion, eta 30 urte baino gehiagoz aldarrikatu zuen nazioartean mutilazioaren gaia mundu osoko gobernuentzat funtsezkoa izan zedin[1][2][3]
Ghanako Cape Coast izeneko hirian jaio zen 1949an. Wesley Girls institutura joan zen lehen urteetan, eta 19 urterekin Londresera joan zen erizaintza ikastera.
Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolan graduatu zen. Ikerketa-beka bat lortu zuen Londresko Hiriko Unibertsitatean.[4]
Erizain lanetan jardun zuen zenbait ospitaletan, Royal Free Ospitalean barne. Emagin gisa formatzen ari zenean jabetu zen emakumeen genitalen mutilazioak (EGM) emakumeen bizitzan zuen eraginaz.
Heriotza
Dorkenoo minbiziz hil zen Londresen, 65 urte zituela, 2014ko urriaren 18an.[5]
Minority Rights nazioarteko taldean sartu zen eta Afrikako hainbat tokitara joan zen informazioa biltzera, 1980an EGMri buruz argitaratutako lehen txostenetako bat egiteko. 1983an, Emakumeen Osasunerako, Ikerketarako eta Garapenerako Fundazioa (FORWARD) sortu zuen. GKE britainiar horrek EGMa jasan duten emakumeei laguntzen die eta mutilazio praktika ezabatzen saiatzen da.[6]
1995ean Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME) hasi zen lanean, eta han emakumeen osasunerako jarduneko zuzendaria izan zen 2001 arte.[7][8] "The Girl Generation: Together To End FGM" programari ekin zion eta programa horren zuzendaria izan zen. Afrikarrek zuzendutako marketin sozialeko programa da, eta MGFa deuseztatzeko zuzenduta dago. Programa hori 2014ko urriaren 10ean jarri zen martxan ofizialki. Zuzendaria ere izan zen, eta, ondoren, MGFri buruzko kontseilari seniorra, Equality Now-entzat (giza eskubideen nazioarteko erakundea).[9] Alice Walkerren laguna zen, eta Warrior Marks (1993) dokumentalean aholkulari aritu zen eta parte hartu zuen Pratibha Parmar eta Gloria Steinemekin batera. Azken honek 1994an Dorkenook argitaratutako Cutting the Rose: Female Genital Mutilation (Arrosa moztea: emakumeen mutilazio genitalen mutilazioa) liburuaren hitzaurrea idatzi zuen.[10]