Ekenäs gaztelua Ekenäs slott | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Östergötlandeko konderria |
Suediako udalerria | Linköping udalerria |
Ur-masa | Teden (en) |
Koordenatuak | 58°22′55″N 15°56′45″E / 58.38208°N 15.94597°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1560(e)ko hamarkada |
Erabilera | châteaua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hans Fleming (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Atalak | eraikin: 9 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Ekenäs gaztelua (suedieraz: Ekenäs slott) Suedia erdialdeko Linköping udalerrian dagoen gaztelua da, Linköping herriburutik gertu.
XIV mendean jadanik bazegoen gotorleku baten gainean Svante Stensson Sture kondeak Ekenäs gaztelua eraiki zuen. Inguratzen zuen aintzirak babes elementu gisa egin zuen lan.
1880 hamarkadan Philip Klingsporrek eskuratu zuen eta zitadela zena nekazaritza eta basogintza negoziotako zentro bihurtu zuen. Horretarako aintzira drainatu egin zuten nekazal lurrak lortzeko.
1939an Bergengren familiak erosi zuen eta Bigarren Mundu Gerran funtzio militarra hartu zuen berriz, ejerzitoaren egoitza eta gotorleku bihurtu zen. Gerra bukatzean bertan behera gelditu zen eraikina eta urteetan zehar harpilatua izan ondoren 1974an Ondare kultural nazionala izendatu zen eta berriztu egin zuten.
1993tik aurrera maiatza-ekainean Erdi Aroko jaialdia ospatzen da, justa torneo eta guzti.