Ekialdeko Banda (gaztelaniaz: Banda Oriental) Hego Amerikako antzinako eskualde geografiko-historikoa izan zen, Río de la Platako Erregeorderriaren ekialdeko muturrean zegoena. Mendebaldean Uruguai ibaia zuen muga, Rio de la Plata hegoaldean, eta Ozeano Atlantikoa ekialdean.[oh 1] Egungo Uruguai osoa hartzen zuen, eta baita Brasilgo Hegoaldeko Rio Grande estatua ere. Montevideo zuen hiri nagusia.[1]