Ekonomia informal

Ekonomia informala edo ezkutuko ekonomia estatuaren kontrolpetik at egiten den jarduera ekonomikoa da. Ekonomia informala ez da sartzen estatistika ofizialetan, ez eta zirkuitu fiskaletan ere, protagonistak (herritarrak, enpresaburuak, langileak) eta emaitza (produkzioa, kostuak, irabaziak) ez direlako aitortzen.

Ekonomia informalean sarturik daude bai legezkoak diren zenbait ekonomia jarduera (hala nola truke informala), bai ezkutuko ekonomia edo merkatu beltza izenez ezagunak diren legez kanpoko ekonomia jarduerak (hala nola droga trafikoa eta arma trafikoa).

Ekonomia informala garrantzi handikoa da edozein herrialdetan, batez ere langabezia-tasa altua duten herrialdeetan. Europan egin diren azterketetan kalkulatu da hala Espainiak nola Italiak barne produktu gordinaren % 20 dutela ezkutuko ekonomian, eta Greziak aldiz % 30.

Etorkinak, emakumeak eta haurrak dira ekonomia informalean aritzen diren langileen ehuneko handiena. UNICEFek emandako datuen arabera, 246 milioi haurrek egiten du lana ezkutuko ekonomian; hiru laurdenek (171 milioi), arrisku egoeran.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]