El cochecito | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1960 | |||
Izenburua | El cochecito | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa | |||
Iraupena | 85 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Marco Ferreri | |||
Gidoigilea(k) | Marco Ferreri Rafael Azcona | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Pere Portabella | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Enrique Alarcón (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Miquel Asins Arbó (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Madril | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
El cochecito (euskaraz: «Autotxoa») 1960ko Marco Ferreri italiar zinema zuzendariaren komedia film bat da. José Isbert, Pedro Porcel, José Luis López Vázquez, María Luisa Ponte, Antonio Gavilán, Chus Lampreave, Antonio Riquelme, Carmen Santonja eta María Isbert aktoreek antzeztu zuten.
On Anselmo Proharán (José Isbert) elbarrientzako motordun auto txiki bat bereganatzeko erabaki irmoa hartu duen adindun gizona da, hain zuzen ere, Lucas (José Álvarez "Lepe") eta bere adineko adiskideek dituzten antzekoa. Senideak aurka dituen arren, On Anselmok ez du bere gutizia bereganatzeko atzera egingo, ezta bere asmoa lortzeko familiako bitxiak saltzera derrigortua baldin bada ere. Carlos (Pedro Porcel) semea ohartzean, autoa itzultzera behartuko du. Mendekuz, On Anselmok bere familia pozoitzea erabakiko du. Bere autoan ihes egiten saiatuko da, baina azkenean Guardia Zibilak On Anselmo atzeman eta atxilotu egingo du.