Ela Gandhi | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Durban, 1940ko uztailaren 1a (84 urte) | ||
Herrialdea | Hegoafrika | ||
Familia | |||
Aita | Manilal Gandhi | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Natal (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Afrikako Kongresu Nazionala | ||
Ela Gandhi (Phoenix, Hegoafrikar Batasuna, 1940ko uztailaren 1a) Hegoafrikar Batasuneko Durban eskualdeko ashram batean sortu zen. Emakume aktibista bakezalea eta politikaria da, besteak beste, Indiako Kongresu Nazionaleko, Fronte Demokratiko Batuko (UDF) eta Afrikako Kongresu Nazionaleko kidea (1991), 1994tik 2004ra bitartean diputatu izana.
Mahatma Gandhiren biloba eta Manilal Gandhiren alaba da Ela Gandhi.[1] 1940an jaio, eta Phoenix herriko ashram batean hazi zen, Durbandik gertu, Natal probintzian.[2]
Natalgo unibertsitatean letretan lizentziatu zen lehenik, eta, gero, Hego Afrikako Unibertsitatean, Gizarte Zientzietan.[3]
Gizarte-langilea izan da 20 urtez, haurtzaroaren eta osasunaren arloetan.
Apartheidaren aurkakoa, hainbat eskualde-erakundetan aritu zen, besteak beste, Nataleko Emakumeen Kongresuan eta Indiako Nataleko Kongresuan (presidenteordea izan zen), baita Fronte Demokratiko Batuan (UDF) ere. 1975ean, jarduera politiko guztiak debekatu zizkioten, eta bederatzi urteko etxeko atxiloketa ezarri. Hala ere, aldi horretan, klandestinitatean lan egin zuen.
UDFren arduradun gisa, Nelson Mandela ezagutu zuen, Paarlen etxean atxilotuta zirauen bitartean. Ondoren, ANCren negoziazio-taldeko kide izan zen: 1990eko hamarkadaren hasieran, Klerk-en Gobernuarekin eta beste alderdi politiko batzuekin eztabaidatu zuen, Hegoafrikako konstituzio berri bat idazteko eta apartheidaren amaieraren eta arraza anitzeko Hego Afrikaren arteko trantsizioa ziurtatzeko.[4]
Diputatua izan zen hamar urtez, eta, ondoren, karitate- eta erlijio-lanetan aritu zen.