Elastiko bustien lehiaketa (ingelesez, Wet T-shirt contest) izaera exhibizionistako ikuskizuna da. Parte-hartzaileak ur hotzarekin (sarritan izotza erabiliz) bustitzen dira, eta kamiseta garden bilakatzen da, titiak erakutsi arte.
Estatu Batuetako jai-kulturaren oso adierazgarriak dira, unibertsitateko ospakizunekin estu-estu lotuta daudenak, bereziki udaberriko oporrekin. Kostaldeko turismo-lekuetan, hala nola Kalifornian edo Floridan arrakasta izaten duen jarduera da.
Elastiko bustien lehiaketetan, gizon gazte edo nerabeak egoten diren lokaletan gertatu ohi dira, pub, diskoteka edo ostatuetan. Publikoa gizonezkoa izan ohi da, eta parte-hartzaileak emakumezkoak.
Kamiseta zuriak edo kolore argikoak izaten dituzte, bularretakorik, top-ik eta ugatzak estal dezaketen beste jantzirik gabe. Normalean, minishort (beltza izan ohi da) edo tanga batek osatzen dute ekipamendua.
Lehiaketan zehar, urez zipriztintzen dira, kamisetak zeharrargitsuak izan daitezen eta bularrei itsats dakizkien. Kasu askotan, tenperatura baxuan egoten da, eta, hala, bularren uzkurdura eta titiburuen erekzioa eragiten ditu. Busti ondoren, parte-hartzaileek desfilatu, posatu eta dantzatu egiten dute publikoaren aurrean, erreakzio positiboa eragiten saiatuz. Ikusleen erreakzio on samar horrek, epaimahaiaren erabakiarekin batera, irabazle nor den zehazteko balioko du.
Lehiaketa ausartagoetan, parte-hartzaileek elastikoak igo edo urratuko dituzte estrategikoki, sabelak eta/edo bular-zatiak erakusteko. Lehiaketa horietan ez da arraroa izaten elastikoa kentzen amaitzea (toplessa), eta batzuetan zona pubikoa eta ipurmasailak erakustera ere iristen da.[1]