Element bezeroa, (lehenago Riot.im) Matrix protokoloko erreferentziazko bezeroa da. Komunikazio sistema libre, seguru eta ahalik eta erabilgarrien eta erakargarrien izateko asmoarekin sortu zen Matrix eta laster Riot.im bihurtu zen Matrix horren erreferentziazko aplikazioa. Ordenagailu eta telefono adimentsuekin erabiltzeko diseinatuta dago[1].
Komunikazio sistema hornitzaile desberdinen arteko komunikazioa, txataren bidez, IP + ahotsa edota bideokonferentziaren bidez komunikatu ahal izateko diseinatuta dago. Software libreaz egindako sistema da.
Element, Matrix komunikazio protokoloekin dabilen aplikazio multzoa da eta zifratutako mezuak zein komunikazio irekia, mezu irekiak onartzen ditu. Taldeak, —aplikazio honetan gelak izenarekin ezagunak—, sor daitezke eta bertan mezu zifratuak edo mezu zifratu gabeak partekatu daitezke. Bi kideen arteko mezu zifratuak edo zifratu gabeak ere parteka daitezke. Irudiak, bideoak eta beste hainbat motatako fitxategiak ere parteka daitezke.
2018ko apirilean Matrix blogean[2] iragarri zen Frantziako Errepublikako gobernuak Matrix eta Element aplikazioan oinarrituta bat-bateko mezularitza zerbitzu bat garatzen ari zela[3].
Element bezeroak onartzen du komunikatzen diren taldeetan hainbat kooperazio eta komunikazio aplikazio batera erabiltzea. Talde batzuk Element erabil dezakete, eta bitartean, beste talde batzuek IRC, Slack edo Gitter. Element bezeroak asko lagunduko die talde guztiei informazioa bateratzen eta koordinatzen. Horretarako hainbat sistemen arteko zubiak eskaintzen dira.
Element bezeroak erabiltzaileei bere datuen babesa, jabetza eta kontrola eskaintzen die. Element bezeroak erabiltzaileei norberak bere zerbitzari propioa erabiltzeko aukera osoa ematen die. Gainera, zifratze teknologia aurreratua eskaintzen da zerbitzuaren baitan. Internet deszentralizatua eta zifratua gustuko dutenentzat ez da aukera txarra.
Software librea. - Elementsoftware libre erabilita sortu zen, kode irekia. Kodea argitaraturik dago GitHub webgunean. (ApacheLizentzia). Garatzaileek kodea ikusi, aldatu, hobetu, garatu, dezakete. Horrek etengabeko hobekuntza ekartzen ari da[4].
Matrix - ElementMatrixen komunikazio protokoloaren gainean dago eraikita, Matrix komunikazio sare seguru, deszentralizatua da, erabiltzaileen komunitateak sortzeko egokia, eta gainera, hainbat sistemen arteko zubiak[5] eskaintzen ditu, baita zifratze sistema ere.
Matrix, eta Element, bezero nagusia, batez ere talde komunikaziora zuzendutako tresna da, eta konfigurazio aukera ugari ditu.
Kanpo tresna ugarirekin integrazioa eskaintzen du.
Talde deiak Jitsi bidez egiten dira, Element-en integratua.