Elena Loyo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Zuia, 1983ko urtarrilaren 11 (42 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta, iraupen-lasterkaria eta modeloa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elena Loyo Menoyo (Zuia, Araba, 1983ko urtarrilaren 11) arabar atleta da, iraupen-lasterketan aditua. Modelo ere aritu zen, 2005ean Miss Araba izan izan zen.
Nerabe zelala, lasterketa bat korritu zuen herrian, eta, entrenatu gabe, bigarren egin zuen. Gasteizko atletismo talde bat zegoen, eta haiekin entrenatzen hastea proposatu zioten. Baina autobusean hara eta hona ibili behar izateazama handia zen. Gero, gainera, unibertsitatean hasi zen, eta nahikoa lan zuen ingeniaritza ikasketekin.[1] Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen. Karrera ikasten ari zela, zerbitzari gisa lan egin zuen, klase partikularrak ematen zituen eta modelo gisa lan egin zuen independentzia ekonomikoa lortzeko.
2010ean hasi zen korritzen, 27 urte zituela,[1] marka onak lortuz, podiumetik gertu edo herri lasterketetan irabaziz. Horregatik erabaki zuen atletismoan profesionalki aritzea, Martin Fiz entrenatzaile zuela.
2021 Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako suziria botatzeaz arduratu ziren Elena Loyo atleta eta Ruth Brito triatleta (Lanzarote, 1980), beste hiru emakume kirolarirekin batera: Arantza Navarro medikuntza arloko ikerlaria, Maria Jose Saez de Cortazar Xixiluko hostalaria eta Jaione Prado merkataria, Exclusivos Moda-ren sortzailea.[2] Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan zituzten:
«Hiriari ekarpena egiten saiatzen garen andreak gara. Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira.»[3]
2020an Bilbao Atletismo Santutxu klubeko korrikalariaren ametsetako bat, Tokioko Olinpiar Jokoetara joatea zen.[4] Tokioko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko gutxieneko marka: 2.28.25. lortu zuen 2020ko abenduan, Valentzian (Herrialde Katalanak). 2020an Erregetako Nazioarteko Krosa ere irabazi zuen, denbora 33:46.[5]
2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen. Peres Jepchirchirrek irabazi zuen lasterketa. Marka ez zen garrantzitsuena, indarrak ondo neurtzea baizik. Loyo 45.a zen 15. kilometroan, 47.a maratoi erdian, 35.a zenbaki bereko kilometroan, eta 29. helmugaratu zen. Haren marka: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.[6]
2022ko urrian Basque Teameko atleta arabarrak Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.[7]
2019an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.[2]
2020an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.[2]
2020an Erregetako Nazioarteko Krosa irabazi zuen.[5]
2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen.Denbora: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.
2022ko urrian Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.[7]