Elephant (2003ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Elephant |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | teen film (en) , film dramatikoa, thrillerra, independent film (en) eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Portland |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gus Van Sant |
Gidoigilea(k) | Gus Van Sant |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ivan Reitman Diane Keaton JT LeRoy (en) |
Konpainia ekoizlea | HBO Films (en) The Montecito Picture Company (en) |
Ekoizle eragilea | Diane Keaton |
Edizioa | Gus Van Sant Paul Rubell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven Leslie Shatz (en) |
Argazki-zuzendaria | Harris Savides |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oregon |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
elephantmovie.com | |
Elephant (euskaraz Elefantea) 2003ko Gus Van Sant estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1999an Colorado estatuan jazotako Columbineko sarraskian oinarritua dago. Alex Frost, Eric Deulen eta John Robinson aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua ingelesezko elephant in the room ("elefantea gelan") esaeratik dator, alegia, denok txokoratu edo ezikusiarena egiten dituzten arazo handien adierazlea da.
2003ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Udazkeneko egun arrunt batez, institutuko ikasleek beren eguneroko ohiko bizimodua egiten dute: Eli (Elias McConnell), instituturako bidean doala, rockzale bikote bat haien argazkiak egiteko konbentzituko ditu. Natek (Nathan Tyson) bere amerikar futboleko entrenamendua amaitu eta neskalagunarekin batera bazkaltzeko gelditu da. Johnek bere aitaren autoaren giltzak institutuko atezainaren gelan bere anaiak jaso ditzan laga ditu. Baina egun hau ez da gainontzekoak bezalakoa izango...