Eleusa edo eleousa (Ἐλεούσα, "xamurtasuna" grezieraz, baita ere glicofilusa edo glykophilousa) ikonografia erlijiosaren errepresentazio mota bat da; hortan Jesus haurra eta haren ama, Ama Birjina, azaltzen dira, gertutasun handia erakutsiz: bien aurpegiak elkarrik ikutuz daude eta haurraren besoa emakumearen lepoaren inguruan ikusten da. Irudi hau Bizantziar artearen adierazpena da, bereziki ikonoetakoa. Haren jatorria Egiptoko kristau koptoen kulturan aurkitu da.
Ikono hauen pertsonaiak oso lotuta daude, beraz. Teologikoki lotura horrek Theotokos izena du. Erlijioaren ikuspuntutik interpretazio sinbolikoa du, bestetik: Maria, kristau guztien ama eta elizaren sinboloa.[1]
Mendebaldeko kristau arteak ere gaia garatu zuen baina beste oinarri estetikoetatik abiatuta. Kasu horretan Xamurtasunaren Ama Birjina bezala ezagutzen da. [2]