Eleuthera uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 200 ft |
Mota | uharte |
Luzera | 110 mi |
Zabalera | 1 mi |
Azalera | 518 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°08′05″N 76°08′39″W / 25.13472°N 76.14418°W |
UTC ordua | UTC−05:00 |
Honen parte da | Bahamak |
Estatua | Bahamak |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Leku geografikoa | Lucayan uhartedia |
Eleuthera uhartea (ingelesez: Eleuthera Island Bahamak uhartetako uhartea eta barruti administratiboa da. Estatubatuetarrentzat helburu turistiko ezaguna da. "Eleuthera" izena grezieratik dator, ελεύθερος (eleutheros), eta "Aske" esan nahi du.
Hipotesi batzuen arabera uharte hau izan zen Cristóbal Colónek bere bidaian aurkitu zuen Amerikako lehenengo lurra. Jatorrizko biztanleak Taínoak eta Arawakak ziren. Espainiarrek esklabuak gisa uhartetik La Española uhartera eraman zituzten; gehienak 1550erako hil ziren. Pentsatzen da urte batzuetan uhartea despopulaturik egon zela. 1648an Bermuda uhartetik erromes puritanoak heldu ziren eta haiek eman zioten egungo izena.
XX. mendearen erdialdean uharteak inbertsio handiak jaso zituen, batez ere Ameriketako Estatu Batuetatik. Inbertsio horiek turismoa indartzeko erabili ziren eta hori da artxipelagoaren aktibitate ekonomiko nagusia.[1]
Eleuthera uharteak Bahamak artxipelagoren iparrekialdean dago, Nassautik 80 kilometrotara. Itxuraz luzea eta estua da. 8 000 biztanle ditu (2000.urteko zentsoa) eta bere hedadura 580 kilometro karratukoa da.
Oso leku turistikoa da. Uhartera ailegatzeko abioia dago, hiru aireportuekin: North Eleuthera Airport, Governor's Harbour Airport eta Rock Sound Airport.