Elisabet Casanovas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisabet Casanovas i Torruella |
Jaiotza | Sabadell, 1994ko abenduaren 15a (30 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Elisabet Casanovas i Torruella (Sabadell, Bartzelona, Katalunia, 1994ko abenduaren 15a) bartzelonar aktorea da. Ezaguna egin zen Merlí (Kataluniako Telebista, 2015-2018) telesailean egindako lanarekin, eta bertan Tània Illa, batxilergo humanistikoko nerabearen pertsonaia antzeztu zuen.[1][2]
Lineako telesailetan eta film laburretan parte hartu ostean, TV3 Merlí telebista autonomikoaren telesailaren hiru denboraldietan Tània interpretatuta egin zen ezaguna. Telesail hori gaztelerara bikoiztua izan zen geroago, eta La sexta kateak emititu zuen.[3] 2016an Netflix plataformak Ameriketako Estatu Batuetan eta Hego Amerikan emititzeko eskubideak erosi zituen.[4]
2016ko abenduaren 31ko Kataluniako Telebistako Urte Amaierako kanpaikadak aurkeztu zituen Carlos Cuevas aktorearekin (biek lan egin zuen Merlí telesailean).[5]
2018an, TV3ko Benvinguts a la familia telesailean hartu zuen parte, Paula pertsonaia interpretatuta.[6] 2020an, Playz plataformako Drama telesaileko protagonista izan zen, eta RTVEren plataformako lehen fikzio elebiduna izan zen.[7][8] Mathias Enarden izen bereko eleberrian oinarritutako eta Julio Manriquek zuzendutako Carrer Robadors antzezlanaren protagonistetako bat izan zen, eta, harrera ona izan ostean, TV3n telebistaratu zuten.[9]
2021ean egin zuen debuta zineman Chavalas lanarekin, Carol Rodriguez Colásen lehen lana.[9][10] Urte hartan, TV3ko L'última nit del karaoke sitcom-eko aktore nagusia izan zen, Roser Tapias, Alex Maruny eta Artur Busquetsekin batera, besteak beste.[11][12] Gainera, Jimena izan zen Netflixen Fuimos canciones filmean, Elisabet Benaventen izen bereko eleberriaren egokitzapena.[13][14]
2022an, Atresplayerreko La ruta telesaileko protagonistetako bat izan zen; Nuria Mirallesen papera egin zuen, eta, besteak beste, Ricardo Gómez, Àlex Monner eta Claudia Salas aktoreekin aritu zen.[15][16]
2023an TV3ra itzuli zen Bojos per Molière telesailaren protagonista izateko. Bojos per Molière 90eko hamarkadan girotutako telesaila da, eta Bartzelonako Institut del Teatre-ko ikasle batzuen historia kontatzen du.[2][17][18]
2024an TVE 1 katean Las abogadas telesailean parte hartu zuen, non Paula Usero, Irene Escolar, Elisabet Casanovas eta Almudena Pascualek interpretatu zuten, hurrenez hurren, Lola González Ruiz, Manuela Carmena, Cristina Almeida eta Paca Sauquillo. Telesail horretan demokraziarekin konprometitutako emakume horien bizitza errealean oinarritutako borroka eta ausardia kontatzen da.[19][20]
Urtea | Lana | Kanala | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2014 | Imberbe | YouTube | Violeta | 6 atal |
2015 - 2018 | Merlí | TV3 | Tània Illa | 40 atal |
2018 | El fantasma de Canterville | Virginia Otis | Antzerki lana telebistaratuta | |
2018 - 2019 | Benvinguts a la família | Paula | 7 atal | |
2020 | Drama | Playz | África | 6 atal |
2020 - 2021 | Merli; sapere aude | Movistar Plus+ | Tania Illa | 16 atal |
2021 | Carrer Robadors | TV3 | Judit | Antzerki lana telebistaratuta |
Doctor Portuondo | Filmin | Abigail | 4 atal | |
L'última nit del karaoke | TV3 | Sara | 10 atal | |
2022 | La ruta | Atresplayer Premium | Nuria Miralles Pont | 8 atal |
2023 | Bojos per Moliére | TV3 | Kàtia | 8 atal |
2024 | Las abogadas | La 1 | Cristina Almeida Castro | 6 atal |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2019 | Ardara | Elisabet | Raimon Fransoy eta Xavier Puig |
2021 | Chavalas | Bea | Carol Rodríguez Colás |
Fuimos canciones | Jimena | Juana Macías | |
Las leyes de la frontera | Kristina | Daniel Monzon |