Elizaphan Ntakirutimana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kibuye, 1924 |
Herrialdea | Ruanda |
Heriotza | Arusha, 2007ko urtarrilaren 22a (82/83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artzaina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zazpigarren eguneko eliza adbentista |
Elizaphan Ntakirutimana (Kibuye, Ruanda, 1924 – Arusha, Tanzania, 2007ko urtarrilaren 22a) Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistako artzain ruandarra izan zen, Ruandako genozidioan parte hartu izanagatik kondenatu zuten lehen elizgizona[1].
1996ko irailaren 29an atxilotu zuten lehen aldiz Texasen. Ondoren, aske utzi eta berriro atxilotu eta Arushako espetxera eraman zuten 2000ko martxoaren 24an[2].
2003ko otsailean, Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak erruduntzat jo zituen Ntakirutimana eta bere seme Gérard, Ruandara itzuli aurretik AEBetan graduondoko ikasketak egin zituen medikua, 1994ko Ruandako genozidioan parte hartzeagatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik. Auzitegiak frogatutzat jo zuen erasotzaile armatuak Mugonero konplexura eraman zituztela eta han ehunka tutsi errefuxiatu hil zituztela. 10 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Ntakirutimanari[3]. Lekukoen kontakizunen arabera epaitu zuten. Hainbat epai baliogabetu zituzten, baina zigorra ez zen aldatu. 2006ko abenduaren 6an aske utzi zuten, 10 urte espetxean eman ostean[4], eta hurrengo hilabetean hil zen[2].