Elvira Öberg | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jukkasjärvi församling (en) , 1999ko otsailaren 26a (25 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | biatleta |
Pisua | 72 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Elvira Karin Öberg (Kiruna, 1999ko otsailaren 26a) biatloian lehiatzen den kirolari suediarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eta zilarrezko bi eskuratu zituen[1].
Hanna Öberg txapeldun olinpikoaren ahizpa gaztea da[2].
2018ko Gazte mailako Munduko Biatloi Txapelketan urrezko hiru domina irabazi zituen, 10 km, 3 x 6 km erreleboak eta 6 km sprinta probetan[3]. 2019an helduen mailan aritu zen eta emaitzarik onena sprint probako 12.a izan zuen.
2022ko Pekingo Jokoetan zilarrezko bi domina eskuratu zituen bakarkako probetan, 7'5 km sprint eta 10 km jarraipenean. Azken egunean 4 x 6 km erreleboen proba jokatu zen eta Suediako taldearekin txapeldun olinpikoa bihurtu zen, ahizpa taldean zuela[4].
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 6 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 7'5 km sprinta | |
2022 | Pekin ( Txina) | 10 km jarraipena | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Osrblie ( Eslovakia) | 10 km bakarka | |
2018 | Otepää ( Estonia) | 10 km bakarka | |
2018 | Otepää ( Estonia) | 6 km sprint | |
2018 | Otepää ( Estonia) | 3 x 6 km erreleboak | |
2019 | Osrblie ( Eslovakia) | 3 x 6 km erreleboak |