Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
awareness day (en) Itzuli
Honen izena daramaEmakumeen genitalen mutilazio
Commemorates (en) ItzuliEmakumeen genitalen mutilazio
Indarraldi2012 - 
EgunOtsailaren 6
Promulgatze2012ko abenduaren 20a
FundatzaileaStella Obasanjo (en) Itzuli
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

2003an, Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna emakumeen genitalen mutilazioari buruzko kontzientziazio-eguna da, eta otsailaren 6an ospatzen dena.

Emakumeen eta haien gorputzen eskubideen aldeko mugimendua da, baita haien osasun fisikoa babestearen aldeko mugimendua ere, etorkizunean kalte larriak jasan ditzakeena.

Emakumeen Genitalen Mutilazioa pairatu duten 0-14 urte bitarteko ehunekoa, 21 herrialdetan. (%, 2016)[1]

Afrikako eta Ekialde Hurbileko 29 herrialdetan kontzentratzen bada ere, arazo unibertsala da, eta Asiako eta Latinoamerikako herrialde batzuetan ere egiten da. Horrez gain, Mendebaldeko Europan, Ipar Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian bizi diren etorkinen artean jarraitzen du. 120 eta 140 milioi emakume inguru mutilatuak izan dira urteetan zehar, eta, gaur egun, gutxienez 3 milioi neska daude arriskuan urtero, Munduko Osasun Erakundeak aurkeztutako datuen arabera.[2] Munduko Osasun Erakundeak esan duenez, "praktikak mila urtetik gora iraun duen arren, programazioaren ebidentziak iradokitzen du MGF/C belaunaldiz belaunaldi amai daitekeela".[3]

Emakumeen Genitalen Mutilazioa pairatu duten 15-49 urte bitarteko ehunekoa, 29 herrialdetan. (%, 2016)[1]

2003ko otsailaren 6an, Stella Obasanjok, Nigeriako Lehen Dama eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren aurkako Kanpainaren bozeramaileak, adierazpen ofiziala egin zuen Afrikan, Emakumearen eta Haurraren Osasunari eragiten dioten Praktika Tradizionalei buruzko Afrikarteko Batzordeak antolatutako hitzaldi batean.[4] Gero, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Azpibatzordeak nazioarteko sentsibilizazio egun gisa onartu zuen egun hori.

2014an, Fahma Mohamed, 17 urteko ikasleak, Erresuma Batuko hezkuntza-idazkariari, Michael Gove-ri, zuzendutako eskaera bat sortu zuen Emakumeen Genitalen Mutilazioarekin Zero Tolerantziaren Nazioarteko Egunean, lehen eta bigarren mailako eskoletan kasuak artatzeko formakuntza bideratu zezan.[5][6][7] Eskaerak 230.000 lagunetik gora lortu zituen Change.org-en eta aurrera egin zuen.[7] Michael Gove-k Ingalaterrako zuzendari guztiei gutunabidali zien, haurren segurtasunari buruzko jarraibide berrien berri emanez, emakumeen genitalen mutilazioari buruzko orientazioa barne.[7]

Carol Bellamy UNICEF-eko zuzendari exekutiboak adierazi zuenez, "emakumeen mutilazioa eta genitalak moztea emakumeen eta nesken oinarrizko eskubideak urratzea da", eta "prozedura arriskutsua eta itzulezina da, osasun orokorrari, haurren gaitasunei eta nesken eta emakumeen hezkuntza-aukerei kalte egiten diena".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Female Genital Mutilation/Cutting: A Global Concern, New York: United Nations Children's Fund, February 2016.
  2. Statement on the International Day Against Female Genital Mutilation, UNFPA. .
  3. (Ingelesez) «International Day of Zero Tolerance to Female Genital Mutilation» World Health Organization.
  4. Bah, Binta. (22 February 2012). «Zero Tolerance to FGM Means FGM Should Not Be Tolerated» Daily News.
  5. Topping, Alexandra. (28 February 2014). «Fahma Mohamed: the shy campaigner who fought for FGM education» The Guardian.
  6. "Female Genital Mutilation Day". Retrieved 5 February 2015
  7. a b c "Michael Gove writes to every school in England". Guardian. Retrieved 5 February 2015

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]