Emma White (txirrindularia) | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Duanesburg, 1997ko abuztuaren 23a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Human Powered Health Women (en) | 2016-2021 |
Parte-hartzailea
|
Emma White (Duanesbourg, New York, AEB, 1997ko abuztuaren 23a) azkenekoz UCI Women's Continental Team Rally Cycling-n ibili zen errepideko txirrindulari profesional ohi estatubatuarra da[1].
Curtis White txirrindulariaren arreba[2], Emma, bederatzi urterekin hasi zen ziklo-krosean[3]. Haurtzaroan, zaldiz ibiltzen hasi zen, eta bizikletarekin batera jarraitu zuen 16 urte arteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. 13-14 eta 15-16 urte arteko taldeetan, hiru txapelketa nazional jarraian irabazi zituen 2011 eta 2013 urteen artean[4], 2015ean 17-18 urte arteko junior titulua irabazi aurretik[5]. Errepidean ere, junior mailako ibilbide arrakastatsua izan zuen; 2013 eta 2014an, segidako junior mailako erlojupeko txapelketak irabazi zituen adin talde ezberdinetan, eta, 2015ean, junior mailako criterium txapelketa nazionala irabazi zuen[6], baita zilarrezko bi domina ere lortu zituen 2015eko UCI Errepideko Munduko Txapelketan[7].
Whitek brontzezko domina ere irabazi zuen 2015eko U23ko ziklo-kros txapelketa nazionalean[8]. Ondoren, 2018an, U23ko ziklo-kros txapeldun nazionala izan zen; 2018ko UCI Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan ere, zazpigarren postuan sailkatu zen U23ko lasterketan[6]. Ziklo-kros munduko txapelketa igaro eta gutxira, pistako talentu-ientifikatzaile kanpamentu batera joan zen bere entrenatzailearen, Kristin Armstrongen, aginduz, eta Gary Suttonek, AEBko taldearen jazarpen taldeko entrenatzaileak taldera sartzera gonbidatu, eta onartu egin zuen. 2018ko udan, taldearekin entrenatzen hasi zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.
Hurrengo urtean, White Knoxvilleko senior criterium txapeldun nazionala izan zen; 21 urterekin, titulu hori irabazten zuen txirrindularirik gazteena bihurtu zen; gainera, U23ko txapelketa ziurtatu zuen. Garaipena, 2019aren hasieran bere buruaz beste egin zuen Kelly Catlin bere taldekide ohiari eskaini zion. Egun pare bat beranduago, hirugarren postua lortu zuen Estatu Batuetako senior mailako Errepideko Txapelketa Nazionalean, eta U23 errepideko titulua ere irabazi zuen[9][10]. Urte hartan ere, informatika eta zientzia, medikuntza eta teknologiako sailen arteko ikasketetan graduatu zen Union College-nAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar duteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.
White, 2020ko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, taldekako jazarpenean lehiatzeko hautatu zuten Lily Williams, Chloé Dygert eta Jennifer Valenterekin batera; laukoteak, sailkapenetan, denborarik onena egin zuen, eta, finalean, Britainia Handiari irabazi zion ortzadarraren elastikoa jantziz[10]. Hurrengo urtean, Tokioko 2020ko Olinpiar Joko atzeratuetan ere, parte hartu zuen ekitaldi berean. AEB taldea, finalerdietan GB taldeak garaitu bazuen ere, brontzea lortu zuen Kanadaren aurka hirugarren postua gordez[11]. 24 urte zituela, Sea Otter Classic-eko criterium-ean azken garaipena lortu eta gutxira, non Rally Cycling-en proba garbia gidatu zuen Heidi Franz eta Kristabel Doebel-Hickok taldekideen aurretik, Whitek lehiaketatik erretiratzen zela iragarri zuen 2021eko urrian[6].
Iturria[12]:
|
|