Enmebaragesi

Enmebaragesi
Bizitza
JaiotzaK.a. XXVII. mendea
HeriotzaK.a. XXVII. mendea ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Garai hartako errege baten inguru aurkitu diren lehen idazkunak daude.

En-Men-Barage-Si edo Mebaragesi Kish hiriko I. dinastiaren erregea izan zen; tradizioaren arabera, Kisheko lehen dinastiako hogeita bigarren erregea izan zen. Sumeriar erregeetako lehenetariko bat izan zen, beraz, eta garai hartako inskripzio bati esker ezagutzen den lehena. [1] Bi idazkun Tutubeko tenplu batean aurkitu ziren. Tradizioan 900 urteko erregealdia ematen zaio.

Bere konkistak Diyala haranean zehar hedatu zituen, Elameraino iritsiz eta garaile ateraz, horrela Zagroen merkataritza ibilbidearen kontrola eta Iranen bihotza ziurta zitekeelarik. Nippurren Sumeria osoak gurduko zuen Enlil jainkoari tenplu bat eraiki zion. Lugal (erregea, literalki "gizon handia") titulua hartu zuen lehen errege ezaguna izan zen.

Sumertar-akadiar mitologiak sumertar hegoaldearen ordezkaria zen Uruk eta semitar iparraldearen gunea zen Kishen arteko etsaitasuna kontatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Iltasadum
Kisheko I. dinastiaren erregea
K.a. XXVII. mendea
Ondorengoa
Agga