Enric Mas Nicolau (Artà, Balearrak, 1995eko urtarrilaren 7a - ) txirrindulari espainiarra da, 2016tik profesionaletan aritzen dena. Amateur gisa nabarmendu zen 2015eko Bidasoko Itzuliko etapa bat eta sailkapen orokorreko bigarren postua eskuratuz [1] . Gaur egun Movistar Team taldean dago.
2016an Klein Constantia taldearekin profesionaletan debuta egin ondoren, 2017an UCI WorldTourrera egin zuen jauzi Quick-Step Floors taldearekin, urte horretan bertan bere lehen Itzuli handia jokatuz, Espainiako Vueltan parte hartu zuelarik.
2018ko apirilean lortu zuen bere lehen garaipen handia, Euskal Herriko Itzuliko azken etapa irabazita.
Urte horretako irailaren 15ean Espainiako Vueltako 20. etapa irabazi zuen, Gallina mendatean, eta sailkapen orokorreko bigarren postua eskuratu zuen Simon Yatesen ondoren.
2019an bere lehenengo Frantziako Tourrean parte hartu zuen. Hasieratik sailkapen nagusiko lehen postuetan egon ondoren, 15. etapan garaipena lortzeko aukera guztiak galdu zituen, urdaileko arazoen ondorioz 31 minutu galdu ondoren.
2019ko abuztuaren 8an Movistar Team taldeak hurrengo hiru denboraldietarako fitxaketa jakitera eman zuen. Talde honetan hasi aurretik, Quick-Step Floors taldearekin egin zuen azken lasterketan, Guangxi Tourreko sailkapen nagusia irabazi zuen, etapa nagusian lortutako lidergoari eutsi ondoren.
Talde berriarekin debuta egin zuen Mallorcako Challengea osatzen duten lasterketetan parte hartuz. Ondoren, Murtziako Itzulian parte hartu zuen, non lehen etapan utzi zuen, katarro baten ondorioz, eta Andaluziako Itzulian.
Frantziako Tourraren aurrean jokatutako lasterketetan onenengandik urrun egon ondoren, Frantziako Itzuli handira lehen 10en artean amaitzeko helburuarekin iritsi zen. Mendiko lehen etapetan denbora galtzen joan zen sailkapen nagusia irabazteko hautagai nagusiekin, baina egunak aurrera joan ahala errendimendua hobetu zuen eta bosgarren postuan amaitzea lortu zuen. Denboraldia amaitzeko Espainiako Vueltan parte hartu zuen, bosgarren postuan amaituz eta Gazteen sailkapeneko elastiko zuria eramanez.
2021era begira bere helburu nagusiak Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta ziren. Apirilean bere lehen garaipena lortu zuen taldera iritsi zenetik, Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapa irabazita, eta probako lider ere jarri zen. Hala ere, hurrengo egunean, sailkapen nagusia irabazteko edozein aukera galdu zuen, zulaketa bat izan baitzuen erlojupekoaren azken txanpan.
2021eko Frantziako Tourrera iritsi zen, aurreko urteko emaitza hobetzeko eta podiumean sartzeko asmoz. Azken helburu hori ez zen posible izan, mendiko bi etapatan aurkari nagusiak baino maila koxka bat baxuagoan egon ondoren, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaituz, 2020ko edizioan baino bat beherago. Espainiako Vueltan, berriz, podiumera igotzea lortu zuen, bigarren postuan amaitu ondoren.
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
Lasterketa | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | 22. | 5. | 6. | UT | UT | 19. | |
Espainiako Vuelta | — | 71. | 2. | — | 5. | 2. | 2. | 6. | 3. |
Lasterketa | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Down Under Tour | — | 26. | 17. | — | — | X | X | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | — | — | UT | 6. | 12. | |
Kataluniako Volta | — | 75. | 44. | 9. | X | 19. | — | — | 5. | |
Euskal Herriko Itzulia | — | 14. | 6. | 11. | X | 18. | 9. | 5. | — | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | X | — | — | — | 6. | |
Dofinerriko Kriterium | — | UT | — | — | 20. | 11. | UT | 17. | — | |
Suitzako Itzulia | — | — | 4. | 9. | X | — | — | — | 7. |
Lasterketa | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Flèche Brabançonne | — | 121. | — | — | — | — | — | — | — | |
Amstel Gold Race | — | — | UT | — | X | — | — | — | — | |
La Flèche Wallonne | — | — | UT | 30. | — | 77. | 33. | 17. | — | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | UT | 81. | 59. | — | 116. | 12. | UT | — | |
Donostia Klasikoa | — | 77. | — | 8. | X | — | — | — | — | |
Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusia | — | — | — | 71. | X | X | — | — | — | |
Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia | — | — | — | 16. | X | X | — | — | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | 51. | 13. | — | — | 2. | UT | 5. | |
— | — | UT | — | UT | — | — | — | 8. | ||
UT | — | 18. | — | — | — | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu