Enrique Gaviola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rivadavia (en) , 1900eko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Mendoza, 1989ko abuztuaren 7a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | La Platako Unibertsitate Nazionala Berlingo Humboldt Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea |
Irakaslea(k) | Richard Gans |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea La Platako Unibertsitate Nazionala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Enrique Gaviola ( Rivadavia, Mendoza, 1900eko abuztuaren 31 – Mendoza, 1989ko abuztuaren 7a) argentinar astrofisikaria izan zen.
La Platako Unibertsitatean astrofisikako ikasketak amaituta, atzerrira joan zen ikasketak sakontzera, eta Göttingen, Berlin, Paris, Baltimore, Washington, Pasadena eta Madrilgo Unibertsitateetan egon zen horretarako. Kimika fisikoa eta fisika matematikako irakasle izan zen Buenos Airesko Unibertsitatean, La Platako eta Kordobako Behatoki Astronomikoetako astrofisikari, eta Kordobakoaren zuzendari 1940-1947 bitartean. 1944tik 1950era, Argentinako Fisika Elkartearen lehendakari izan zen. Hirurogeitik gora lan argitaratu zituen Alemania, Ingalaterra eta Argentinako aldizkari zientifikoetan.